Arautegia

Inprimatu

10/2026 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari eskuordetzen baitzaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko presidente gisa lehendakariari emandako eskumena, gora jotzeko errekurtsoak ebazteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4184
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2026/10/05
  • Argitaratze-data: 2026/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, Gogora ere esaten zaiona, azaroaren 27ko 4/2014 legearen arabera sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalaren barruan erakunde autonomoa administratibo gisa. Institutua memoriari eta bizikidetzari buruzko politika publikoa bultzatzeko ardura eta eginkizunak esleituak dituen Administrazio orokorreko sailari atxikita dago.

Azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren estatutuak onartu ziren.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 7.1 artikuluak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuen azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen dute Gobernuko kide bat izango dela institutuko lehendakaria, Gobernu Kontseiluak izendatuta.

2024ko uztailaren 23ko Gobernu Kontseiluaren arabera, lehendakaria izendatu zen Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko presidente.

Presidenteari esleitutako funtzioen artean, legearen 16.3 artikuluak eta Dekreturen 21.4 artikuluak ezartzen dute institutuko zuzendaritzak emandako ebazpen eta egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola institutuko presidenteari, administrazio-kontratazioaren esparruan emandakoen kasuan izan ezik, horien aurka sektore publikoko kontratuei buruzko legerian berariaz aurreikusitako errekurtsoak aurkeztu ahal izango baitira.

Institutuaren antolaketa-egituran, bai eta azken urteotako praktika administratiboan izandako aldaketek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuen azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren aldaketa ekarri dute.

Hala, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuen Dekretua aldatzen duen ekainaren 28ko 128/2026 Dekretuak, 21.4 artikulua aldatzen du, eta institutuko lehendakaritzari ahalmena ematen dio gora jotzeko errekurtsoak ebazteko eskumena eskuordetzeko. Eskuordetzearen barruan sartzen dira, halaber, institutuaren zuzendariak kontratazio publikoaren arloan emandako egintza eta ebazpenak, baldin eta egintza eta ebazpen horien aurka Administrazio Publikoaren prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legean jasotako errekurtsoak jar badaitezke.

Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei delegatu diezazkiekete beren eskumenak.

Administrazio-jardunean arintasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, beharrezkoa da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Presidentetzak gora jotzeko errekurtsoak ebazteko duen eskumena eskuordetzea.

Hori dela eta, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik