Deklarazioak

Kongresua. Guztiontzako zerbait: liburutegi publikoak eta informazioaren gizartea

1999ko urriaren 14an eta 15ean Europako 31 herrialdetako arduradun politikoak eta administratiboak bildu ziren, azaleratzen ari diren Informazioaren Gizarteetan liburutegi publikoen garrantzi handia aztertzeko. Bileran, liburutegi publiko askok komunitatearen nortasuna, garapen ekonomikoa, etengabeko ikaskuntza eta aniztasun kulturala sustatzerakoan dagoeneko betetzen dituzten funtsezko zereginak eztabaidatu zituzten. Bileraren amaieran bertaratuek, Europan liburutegi publikoen etorkizunerako asmoen adierazpen gisa ondoko hau onartu zuten:

Ondoko arlo hauek babestuta:

  • Liburutegi Publikoen inguruko Unescoren Adierazpena.
  • Liburutegi Publikoetarako IFLAren Arauak.
  • Liburutegiek Mundu Modernoan duten zereginari buruz, Europako Parlamentuko Kultura, Gazteria, Hezkuntza eta Komunikabideen Batzordeak egindako txostena.
  • "Liburutegi publikoak eta Informazioaren Gizartea" gaiari buruz Europako Batzordeak egindako azterketa.
  • Europako Kontseiluko Kultura Batzordearen txostena: "Europan liburutegi-politika eta -legeria".
  • Adierazpen Askatasunari buruzko IFLAren deklarazioa.

Liburutegi publikoei buruz Europako eta nazioko politiketarako oinarri komun gisa ondoko hau adierazten dugu:

Liburutegi Publikoaren funtzioak

Liburutegi publikoetarako, Lovainako komunikatuan azpimarratzen dituzten ondoko funtzio hauek babesten ditugu (1998ko abuztuaren 22an Lovainan egindako mintegiaren emaitza; bertan 23 herrialdetako kudeatzaileak izan ziren, eta Liburutegi Publikoen Ekintza Hitzartuak antolatu zituzten):

Demokrazia eta hiritartasuna:

  • Liburutegi publikoek informazioaren gizarteetako hiritarren bizitza-kalitatea eta aukera demokratikoak handitzeko aukera estrategikoa dute, hiritarrei kalitate handiko informazioa askatasunez eta zuzen lortzeko aukera ematen diete.

Garapen ekonomikoa eta soziala

  • Liburutegi publikoek, komunitateen hazkuntza babesten dute, eta tokiko premiei erantzuteko diseinatutako informazio-zerbitzuak eskaintzen dizkiete. Informazio-mailan Europako hiritar aberatsen eta pobreen arteko diferentzia murrizteko tresna garrantzitsuak dira.

Etengabeko ikaskuntza

  • Liburutegi publikoek, Europan duten hedapen zabalaren bidez, etengabeko ikasketarako azpiegitura errentagarria eta sare birtualetarako sarrera erraza eskaintzen dute. Halaber, hezkuntza arautuko maila guztietako ikasleei laguntzen diete.

Aniztasun kulturala eta linguistikoa

  • Liburutegi publikoak erakunde kulturalak dira, Europako Batasunaren Itunaren dimentsio kulturalaren arabera, eta kultur ondarean, literaturan eta alfabetatzean erantzukizun handia dute.

Europako Batzordearen Ekintzak

"Liburutegiek Gizarte Modernoan duten zereginari" buruz Europako Parlamentuaren ekimena bultza dezan eskatu diogu Europako Batzordeari; horretarako, txosten honen gomendioak burutzeko ekintza praktikoak sustatu behar dituzte. Azaleratzen ari den gizartean liburutegi publikoen funtsezko zeregina eta Europa-mailako informazio-politikaren beharra azpimarratu beharko lukete ekintza horiek.

Gobernu nazionalen eta federalen ekintzak

Gobernu nazional eta federal guztiei, ondoko neurriak har ditzaten eskatzen diegu:

  1. Jendearen onurarako, beharrezko baliabide guztiak garatzeko eta koordinatzeko informazioko politika nazionala egitea. Politika orokor honek, hiritar gehienentzat sarrera-puntu gisa, liburutegi publikoen oinarrizko paper pribilegiatua onartuko du. Politika hori, liburutegi-mailako legeri egokiak babestuko du.
  2. Informazioaren aroan informazio nazionaleko politikaren garapena babesteko sare-azpiegitura egokia eratzea. Sarearen azpiegiturak informazioaren erakunde produktore guztiak bildu beharko lituzke, batez ere ohiko "memoriaren erakundeak" (liburutegiak, museoak eta agiritegiak), informazioaren trukea eta baliabide bateratuen sorrera sustatzeko. Azpiegiturek, liburutegi publikoen arteko lankidetza praktikoa ere sustatu beharko lukete.
  3. Hiritar guztiek gutxieneko sargune-mailak bermatuko dituzten liburutegi publikoen garapen-programa martxan jartzea, maila horietara heltzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologia aproposak eta inbertsio egokiak barne hartuta. Programa honek, dagokion udalerriaren edo beste erakunderen baten bidez toki-komunitateak garapenen kontrolaren beharra islatu beharko luke.
  4. Europako Parlamentuan indarra egitea, gaur egun eta etorkizunean, liburutegi publikoak agenda sozialean toki nagusia izan dezan.
  5. Informazioaren sortzaileen eskubideen eta bizitza hobea lortzen lagun diezaieketen informazioa eskuratzeko hiritarren eskubideen artean oreka bermatzeko lan egitea.

Liburutegi piblikoen ekintzak

  1. Euren funtzioak eta baliabideak berriz aztertzeko, eta gizarte-mailako premia aldakorrei erantzuteko zerbitzu horiek berriz diseinatzeko prest egotea.
  2. Beste "memoriako erakundeekin" eta komunitatearen hezkuntzarekin lotutakoekin epe luzera lankidetza lortzeko lan egitea.
  3. Hiritarrek, komunitateko arlo guztietan liburutegi publikoetako sarearen zerbitzuen hedapen eraginkorraren bidez sare horren baliabideak osorik aprobetxatzeko ahalmena dutela eta zertaz ari diren ohartzen direla ziurtatzea.

Kopenhage, 1999ko urriaren 14a eta 15a

La Federación Internacional de Asociaciones e Instituciones Bibliotecarias (IFLA) apoya, defiende y promueve la libertad intelectual según lo definido en la Declaración Universal de Derechos Humanos de las Naciones Unidas.

La IFLA declara que los seres humanos tienen el derecho fundamental de tener acceso a las expresiones del conocimiento, del pensamiento creativo y de la actividad intelectual, y de expresar públicamente sus opiniones.

La IFLA cree que el derecho al conocimiento y a la libertad de expresión son dos aspectos del mismo principio. El derecho al conocimiento es un requisito para la libertad de pensamiento y de conciencia; la libertad de acceso a la información es una condición imprescindible para el ejercicio de la libertad de pensamiento y de la libertad de expresión.

La IFLA afirma que el compromiso con la libertad intelectual es una responsabilidad básica de los profesionales de las bibliotecas y de la información.

La IFLA, por lo tanto, invita a las bibliotecas y al personal bibliotecario a adherirse a los principios de la libertad intelectual, al acceso sin restricciones a la información y a la libertad de expresión y a reconocer la privacidad del usuario de la biblioteca.

La IFLA insta a sus miembros a promover la aceptación y la puesta en práctica de estos principios. En esta perspectiva, IFLA afirma que:

  • Las bibliotecas proporcionan al acceso a la información, a las ideas y a las obras de creación. Sirven como puertas de acceso al conocimiento, al pensamiento y a la cultura.
  • Las bibliotecas proporcionan un apoyo esencial para el aprendizaje a lo largo de toda la vida, para la toma independiente de decisiones y para el desarrollo cultural tanto individual como colectivo.
  • Las bibliotecas contribuyen al desarrollo y mantenimiento de la libertad intelectual y ayudan a salvaguardar los valores democráticos básicos y los derechos civiles universales.
  • Las bibliotecas tienen la responsabilidad de garantizar y de facilitar el acceso a las expresiones del conocimiento y de la actividad intelectual. Con este fin, las bibliotecas adquirirán, preservarán y harán accesible la más amplia variedad de materiales, reflejando la pluralidad y diversidad de la sociedad.
  • Las bibliotecas garantizarán que la selección y la disponibilidad de los materiales y servicios bibliotecarios se rijan por consideraciones profesionales y no por criterios políticos, morales o religiosos.
  • Las bibliotecas adquirirán, ordenarán y difundirán los recursos informativos libremente y se opondrán a cualquier forma de censura.
  • Las bibliotecas facilitarán materiales y servicios accesibles por igual a todos los usuarios. En ellas no habrá discriminación alguna debido a la raza, religión, sexo, edad o por ninguna otra razón.
  • Los usuarios de las bibliotecas tendrán derecho a la privacidad personal y al anonimato. Los bibliotecarios y el resto del personal de la biblioteca no revelarán a terceros la identidad de los usuarios o de los materiales que utilizan.
  • Las bibliotecas financiadas con fondos públicos y de acceso público mantendrán los principios de la libertad intelectual.
  • Los bibliotecarios y el resto de empleados en tales bibliotecas tienen el deber de mantener esos principios.
  • Los bibliotecarios y el otro personal profesional de las bibliotecas serán responsables tanto ante sus patronos como ante los usuarios. En caso de conflicto entre esas responsabilidades, será prioritario el deber hacia el usuario.

Esta declaración fue elaborada por IFLA/FAIFE (Commitee on Free Access to Information and Freedom of Espression = Comité de Libre Acceso a la Información y la Libertad de Expresión) y aprobada por su Comité Ejecutivo en La Haya, Holanda, el 25 de marzo de 1999

Irakurketa-eskubideak liburutegi publikoetan du bere berme-adierazpenik handiena. Informazio-ekoizpen etengabea, era guztietako gaiak eta euskarri ugari dituen mundu batean, liburutegiak dira herritarrari aipatutako informazioa jasotzeko sarbide librea eskaintzen dion tresna, aukera-berdintasun berberean.

Horregatik guztiagatik, gure gizartearen ezin baztertuzko xedea, Administrazio Publikoen ageriko konpromisoa eta legegintza-aginteen erabaki irmoa izan behar du liburutegi publikoen sarea etenik gabea izatea eta sare horren hornikuntza bermatzeak, behar adina eta behar bezalako langileak, irakurleen premietara egokitutako ordutegia eta egoki hornitutako eta gaurkotutako bilduma bibliografikoa izateak.

Espainian, lehenengo aldiz bere historian, une honetantxe daukagu nolabait ere irakurketa publikoaren eskaintza handi samarra, baina oraindik ere ez dator bat bizi dugun garaiarekin. Orain arte egin dena goresgarria bada ere, oraindik ere oso ibilbide garrantzitsua dago egiteke. Beharrezkoa da irakurketan egin beharreko inbertsioak merezi duen lehentasuna izatea; izan ere, plangintza-inteligentziaz eta garapen-profesionaltasunaz gainera, nahitaezkoak dira herritar ororen irakurketa-eskubidea gauzatuko duten baliabide ekonomikoak.

Horretarako, behar-beharrezkoa da gaur egun Espainiako liburutegien mapan dauden desberdintasunak orekatzea, ahalegin guztiak eginez, epe laburrean, Espainiak eskatzen duen eta behar duen liburutegien sarea izan dezan, gure herritarrak Europako herrialderik aurreratuenetako biztanleen parean egon daitezen.

Argitaratzaile eta liburuzainok, Santanderren Argitalpenari buruzko XIX. Topaketetan elkartuta, irakurketari dagokion geure lankidetza-borondatea nahi dugu berretsi, eta, orobat berretsi nahi dugu, norberaren jarrera berezia errespetatuz, irizpide adostuetatik abiatuta irakurketaren garapenari ekiteko aukera emango duen etengabeko elkarrizketa egituratzen jarraitzeko asmoa. Eta, egileen lankidetzaren bidez, Espainiako egungo liburutegi-sarea zabaltzen eta hedatzen, eta, aldi berean, liburutegien bilduma eta baliabide bibliografikoak gaurkotzen eta indartzen lagundu nahi dugu, alderdi hori oraindik ere aski urria baita.

Argitaratzaileek eta liburuzainek gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetako liburutegi-garapenari ere euren laguntza adierazi nahi diote, eta horretarako Espainiako Gobernuaren lankidetza eskatzen dute berariaz, dadin baliabide bibliografikoen hornikuntza lehentasunez sar lankidetza-programetan eta herrialde hauekiko aldebiko harremanetan.

Irakurtzea gure giza nolakotasunaren adierazpenik egiazkoenetako eta aberasgarrienetako bat da, gizarte-kohesioaren eragile eta norberaren eta gizartearen garapenaren oinarrizko tresna.

Santander, 2003ko uztailak 11

(Santanderko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean 2003ko uztailaren 9tik 11ra egin ziren "Argitalpenari buruzko XIX. Topaketa. Irakurketa-eskubidea: liburutegiak" jardunaldien amaieran onetsitako Adierazpena)

  1. Guk, 92 herrialdetatik gatozen eta, Unescok deituta, Londresen, 1982ko Liburuaren Mundu Biltzarrean elkartu garen idazle, itzultzaile, argitaratzaile, inprimatzaile, liburu-saltzaile, liburuzain, hezitzaile, funtzionario publiko eta, oro har, komunitate intelektualeko kideok, etengabe babesten ditugula orain dela hamar urte, Liburuaren Nazioarteko Urtean (1972), ezarritako irizpide eta helburuak adierazten dugu.
  2. Liburuak, gure ustez, ezagutzaren, heziketaren, jostetaren eta kulturaren eramaile nagusiak dira oraindik ere gure gizartean. Liburuek nazioak garatzen eta gizaki bakoitzaren bizitza aberasten laguntzen dute, herriek elkar hobeto ulertzea sustatzen dute eta gizakien gogoan bakean bizitzeko desira sendotzen dute; eta Unescok, hain zuzen ere, helburu horietan dihardu.
  3. Liburuaren Nazioarteko Urtea ospatu zenetik igaro diren hamar urteak aintzat hartuta, berresten dugu baliozkoak direla Liburuaren Gutuna, nazioarteko elkarte profesionalek 1972an onartu zutena, eta LIBURUAK DENONTZAT helburua, oraindik erabat lortu gabe dagoena. Gutunean adierazitako hamar printzipioek honako hau esaten dute: gizaki guztiek dute irakurtzeko eskubidea; gizarteak, eginbehar berezi gisa, ahal duena egin behar du idazleek euren gaitasun sortzailea gauza dezaten; liburuak ekoizteko baliabideak eta argitalpen-industria sendoa funtsezkoak dira nazioaren garapenerako; liburu-dendek eta liburuzainek beharrezko zerbitzuak eskainiko dizkiete argitaletxeei eta irakurleei; herrialdeen artean liburuak batetik bestera askatasunez mugitzea funtsezkoa da; eta liburuek nazioarteko ulerpena eta bakearen aldeko lankidetza sustatzen eta errazten dute.
  4. Aurrera begiratuz, liburuak jende gehiagok eta errazago eskuratuko dituen mundu bat lortu nahi dugu, eta irakurtzeko gaitasuna eta irakurriz gozatzeko borondatea eta desioa gero eta hedatuago egotea gizarte guztietan.
  5. Gizon-emakumeek ikasteko eta bere burua hezteko eskubidea dute. Ezagutzak eskuratzeko eta beste nazio batzuen, beste kultura batzuen eta aurreko belaunaldien esperientziaren eta jakinduriaren berri izateko eskubidea dute. Era berean, euren ideiak eta esperientziak idatziz jasotzeko beharra sentitzen dute. Liburuek oso eginkizun garrantzitsua betetzen dute gizon-emakumeei zentzuz parte hartzeko eta bizitza bete-betea garatzeko aukera emango dien gizarte baten sorkuntzan. Gainera, idatzitako eta inprimatutako hitzaren bidez, idazleek eta sortzaileek gizarteen balioak eta asmoak adierazten, aztertzen eta garatzen dituzte, eta euren irakurleen kontzientzia eta irudimena zabaltzen eta aberasten dute.
  6. Irakurketak gainditu egiten ditu nazioen eta kulturen mugak. Heziketarik ezak, irakurtzeko behar adinako gaitasunik ez izateak eta liburu onak zabaltzeko dauden oztopoek irakurketak eskainiko liekeen onurarik gabe uzten dituzte irakurle izan daitezkeen gizon-emakumeak. Interesa duten guztiei aholkatzen diegu bultza dezatela liburuen ekoizpena eta hedapena; susta ditzatela idazleak, espezialistak eta irakurle gazteak eskolan eta etxean.
  7. Interesa duten guztiei eta, bereziki, gobernuei, aholkatzen diegu saia daitezela liburuak sortzea, ekoiztea eta argitaratzea, nahiz liburuak nazioko mugen barruan eta nazioko mugen gainetik banatzea -bi norabideetan- mugatzen duten jarduera oro ezabatzen. Gure ustez, gai honi buruzko nazioarteko hitzarmenekin bateragarriak diren egile-eskubideei buruzko lege nazionalak mantentzea eta aplikatzea idazleen, argitaratzaileen, maisuen eta irakurleen mesederako da toki guztietan.
  8. Liburuak eskuratzea errazagoa eta irakurketa hedatuagoa izango den gizarte bat sortzeko helburura hurbiltzen saiatuz, Biltzar honek hainbat helburu bereganatu ditu. Horrekin lortu nahi da irakurketa gauza naturala eta aldi berean desiragarria izatea, eta liburua sustatzen ari direla jakitun diren estrategia nazional eta ofizialen bidez bultzatutako eta nazioarteko lankidetza-ekintzek lagundutako bizitzako jardueratzat hartzea.
  9. Hortaz, gobernuei eta liburuetan interesa duten profesional guztiei aholkatzen diegu ekintzarako gida hauek onartzeko. Eraiki nahi dugun munduan jende guztiarentzat liburuak izatea nahi dugu, eta, era berean, jende guztiak liburuak irakurri ahal izatea eta liburua eta irakurketa eguneroko bizitzako beharrezko jardueratzat, jarduera desiragarritzat, hartzea. Irakurtzen jakite hutsean geratzen ez den mundu bat espero dugu; irakurtzen duen gizarte unibertsal batera ere iritsi nahi dugu.