Hautesle eta hautagai zerrenda batzuen argitalpenen edukia, toki-administrazio baten zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoen hauteskundeak direla-eta

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEA Irizpena
  • Organo egilea: DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
  • Espediente kodea: CN24-001
  • Dokumentu kodea: D24-003
  • Sinadura data:  2024/02/07

Laburpena

Hauteskunde-mahaiek hautesle eta hautagarrien zerrendak argitaratzea eta hautagai-zerrendak argitaratzea lege-eginbehar bat betetzeagatik babestuta dagoen tratamendua da (DBEOren 6.1 c artikulua), hala agertzen baita Funtzionario Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legean, Langileen Estatutuaren Legean eta indarrean dauden garapen-erregelamenduetan. Zerrenda horiek hauteskunde-mahaiak prestatzen ditu, zerikusia duen administrazio publikoak eman behar dion erroldatik abiatuta, eta zerrenda horiek argitaratzen dira hauteskunde-prozesuan parte hartzen duten pertsonei jakinarazteko nor den hautesle eta hautagarri eta nor diren aurkeztutako hautagaiak. Helburua hori izanik, eta datuen minimizazioaren printzipioa aplikatuta, helburu hori lortzeko ezinbestekoak diren datu pertsonalak argitaratu behar dira, ez datu gehiago. Nahikoa litzateke izen-abizenak eta NANaren zenbakia argitaratzea, DPBEDBLOren zazpigarren xedapen gehigarriak dioen moduan. Zerrendak iragarki-oholean argitaratzean, ez dira jarri behar hauteskunde-prozesuarekin zerikusirik ez duten pertsonek ikusteko moduko lekuetan, eta jendaurrean agertuko dira modu efektiboan egikaritu daitezen lagundu nahi den eskubideak baliatzeko epemugara arte, ez gehiago.