Gizarte Zerbitzuek izapidetutako espediente bat zinegotzi bati lagatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEA Irizpena
  • Organo egilea: DBEA - Datuak Babesteko Euskal Agintaritza
  • Espediente kodea: CN23-006
  • Dokumentu kodea: D23-017
  • Sinadura data:  2023/11/07

Laburpena

Udal batek egiten duen kontsultaren gaia da gizarte-larrialdietarako laguntza bat emateko izapidetutako espediente bateko datuak zinegotzi bati komunikatzea, kontuan hartuta espediente horretan datu-kategoria berezien barruko informazioa edo eskatzailearen zaurgarritasun-egoerari buruzko informazioa ager daitekeela: osasunari buruzko datuak, egoera ekonomikoa, familia-harremanak eta abar. Kontsultaren xedea da oinarrizko bi eskubideren arteko tira-bira ebaztea: Konstituzioaren 23. artikuluak arautzen duen parte-hartze politikorako eskubidea eta 18.4 artikuluan onartzen dena, datu pertsonalak babesteko eskubidea, alegia. Irizpenaren ondorioa honako hau da: dagoen jurisprudentziari erreparatuta, uler daiteke parte-hartze politikorako eskubidea funtsezko interes publikoa dela, eta horrek legitimatzen duela kontsultaren xede den tratamendua, datu-kategoria bereziak tartean egon arren. Hala ere, minimizazioaren printzipioa aplikatuta, lortu nahi den helbururako behar-beharrezkoak datuak tratatu beharko dira, ez gehiago, eta pribatutasunean inbasio txikiena dakarten bideak hautatu beharko dira, posible bada, adibidez informazio disoziatua edo gizarte-langileen txostenak.