Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeak historia klinikora irispidea izatea

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEA Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN22-013
  • Dokumentu kodea: D22-022
  • Sinadura data:  2022/10/31

Laburpena

Hiltzeko laguntzaren eskaria hasieran ukatzen denean edo laguntza hori emateko eskakizunak betetzen diren egiaztatzeaz arduratzen diren profesionalen artean (medikuen eta legelarien artean) desadostasunak daudenean, Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea izeneko organoak hartzen du erabakia. Nolabait esatearren bigarren instantzia baten eginkizuna betetzen duenez, batzordeko kideek, osasun-arloko profesionalak izan zein ez, egiaztatzaileek daukaten informazio berberera irispidea izateko eskubidea dute; dena dela, baliteke batzordeko kide batzuek eta besteek irispidea izateko bide diferenteak baliatzea, bakoitzaren lanbide-espezialitatearen arabera. Kasu honetan, historia klinikora irispidea izateko gaikuntza ez du ematen osasun-laguntzak, baizik eta hiltzeko laguntza emateko eskubidea arautzen duen legeak berak. Hain zuzen ere, lege horren azalpen-zatian azaltzen denez, funtsezko printzipio batzuekin bat etorrita eta bat-etortze horretan oinarrituta legeztatzen eta arautzen da eutanasia; pertsonen eskubideen oinarri diren printzipioak dira. Alde batetik, bizitzeko eta osotasun fisikorako eta moralerako oinarrizko eskubideak dira eta, bestetik, Konstituzioak babesten dituen ondasunak, hala nola duintasuna, askatasuna eta borondatearen autonomia