Sindikatu-ordezkariek irispidea izatea udaltzaingoko agenteek egindako aparteko orduei buruzko informaziora

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEA Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN22-012
  • Dokumentu kodea: D22-020
  • Sinadura data:  2022/10/10

Laburpena

Sindikatuek legitimazioa dute informazioa jasotzeko lanaldiei buruz eta udaltzaingoko agenteei lanalditik kanpo esleitutako aparteko orduei buruz, ordu horiek esleitzean udalak egiten duen jarduera fiskalizatzeko eta kontrolatzeko, sindikatuek ahalmen hori baitute. Hala ere, eginkizun hori betetzean, Erregelamendu Orokorrean aldarrikatzen diren gainerako printzipioak bete beharko dituzte. Zehazki, datuak minimizatzeari buruzko printzipioaz, 5.1.c) artikuluan jasotzen den horretaz ari gara. Artikulu horren arabera, datu pertsonalak egokiak, beharrezkoak eta ezinbestekoaren neurrira mugatuak izango dira, haien tratamenduaren helburuen arabera. Horregatik, sindikatu-eginkizuna betetze aldera, ahal dela datuen gehiegizko tratamendua eragotziko dute. Gainera, proportzionaltasunez jokatu beharko dute, alde batetik kontuan hartuta zein helburu lortu nahi den, hau da, udalaren jarduera kontrolatzea, eta bestetik udaltzaingoko agenteen datuen babesetik eratorritako mugak zein diren. Hala, eskatutako informazioa bidali ahalko dio udalak sindikatuari, banakatuta, baina agente bakoitza identifikatzea eragotziko du eta, horretarako, seudonimizazio-neurriak aplikatuko ditu. Gerora, sindikatuak lortutako datuen tratamendua egiten badu, datuak babesteko araudia osorik bete beharko du