Udal funtzionario baten erretiro-espediente osora irispidea izatea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEA Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN22-010
- Dokumentu kodea: D22-010
- Sinadura data: 2022/06/09
Testu legala
Laburpena
Irizpenean aztertzen da ea posiblea den bateragarri egitea datuak babesteko oinarrizko eskubidea eta sindikatu-askatasunaren egikaritzapena. Sindikatu batek garrantzi publikoko informazioa eskatzen du udal funtzionario baten erretiro-espedienteari buruz. Lan-arloko araudiak sindikatu-ordezkariei esleitzen dion informazio-ahalari esker, eskatutako informaziora irispidea izan dezakete ordezkari horiek, baina eskatzaileak berezko duen kontrol-xedearekin. Dena dela, datuak minimizatzeko printzipioa ezinbestean bete beharko da, halako moduz non tratatutako datu pertsonalak egokiak, beharrezkoak eta ezinbestekoaren neurrira mugatuak izango baitira, haien tratamenduaren helburuen arabera.