Udal lizentzia batera irispidea izatea

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEA Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN21-013
  • Dokumentu kodea: D22-002
  • Sinadura data:  2022/01/27

Laburpena

Hirigintzaren esparruan ekintza publikoaren indarra aldarrikatu denez, herritarrei ere interes legitimoa eta zuzena dutela aitortzen zaie legea betetzen dela kontrolatu ahal izateko, eta horixe gertatzen da obren lizentzia gainbegiratu nahi dutenean. Udalak agiri horien edukira irispidea izateko baimena eman behar du, eta kasu bakoitzean zer helburu lortu nahi den, hori lortzeko behar diren datuen eta ez gehiagoren tratamendua egin beharko du. Hala, pertsonen pribatutasunean bidezkoa ez den moduan esku sartzea eragotziko du, minimizazioaren printzipioarekin bat eginez.