Jaraunsle bati datu pertsonalak komunikatzea. Datu pertsonal horiek udal gainbalioaren gaineko zergaren likidazioan agertzen dira, zeinean zergaduna jaraunspen jasogabearen jaraunsle baita

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN21-001
  • Dokumentu kodea: D21-002
  • Sinadura data:  2021/02/10

Laburpena

Udal batek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari kontsultatzen dio ea bidezkoa den ala ez jaraunspen jasogabearen jaraunsleetako bati ematea kontu baten zenbakia eta kontu horren titularraren izena, kontu horretatik egin baitzen transferentzia jaraunspen jasogabearen aurka bere identifikazio fiskaleko zenbakiarekin sortutako eta likidatutako hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ordainketarako. Datu horiek hirugarren bati komunikatzea edo lagatzea datuak babesteko araudiaren mendean dago, eta tratamendu horrek legitimatuta egon behar du Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluko kausetariko bat dela medio. Gainera, informazio-eskaria jaso duen Udalak zerga-administrazio gisa jarduten du, udal zerga baten likidazioa tartean dagoelako. Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak berariazko araubidea ezartzen du zerga-arloan ondorioak dituzten datuen lagapen edo komunikazioari dagokionez, eta ezin zaizkie hirugarrenei laga, ezta komunikatu ere, foru arau horretan ezartzen diren kasuetan izan ezik. Udal zergaren likidazioa, jaraunspen jasogabera, bere IFK propioarekin egin da. Hori kontuan hartuta, zerga horren ordainketaren zenbatekoa transferentzia bidez Udalari ordaindu dion pertsonaren identitateari buruzko aurrekariak eta transferentzia egiteko erabili den bankuko kontuaren zenbakia datu erreserbatuak dira, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak hala ezartzen duelako, eta Udalak halako datu pertsonalak komunikatzeko ez dauka inolako lege-babesik.