Bi gurasoetako batek adingabeko baten gizarte-zerbitzuetako espediente bat eskuratzea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN20-001
- Dokumentu kodea: D20-006
- Sinadura data: 2020/03/04
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Bananduta dauden gurasoek adingabearen guraso-ahala daukate eta zaintza eta jagoletza konpartitzen dituzte; udal espediente batean beraien informazioa nahiz euren seme adingabearena agertzen da eta informazio hori eskuratu ahalko dute, Kode Zibilak ematen dien legezko ordezkaritzarako ahalmenaren arabera, baldin eta haien eta seme-alabaren artean interes-gatazkarik ez badago.
Adingabearen espedientean beste gurasoari buruz agertzen den informazio pertsonalerako irispidea izatea justifikatuta egongo da baldin eta adingabearen interes gorena xede bada. Hala izan ezean, informazio horretarako irispidea mugatu beharko da.
Adingabearen interes gorenaren oinarrizko printzipioa bete behar du udalak, adingabearen espedientearekin lotuta egiten dituen jarduketa guztietan, eta interes horrek aipa daitekeen beste edozein eskubideren gainetik egon behar du.