Udaleko langileen datu biometrikoak biltzea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN19-015
- Dokumentu kodea: D20-005
- Sinadura data: 2020/02/12
Testu legala
Laburpena
Gaur egun, datu biometrikoak datuen kategoria berezietan sartzen dira (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9. artikulua). Mota horretako datuen tratamendua egin aurretik, arduradunek aztertu beharko dute tratamendu hori egitea neurrizkoa al den, lortu nahi den helburua kontuan hartuta, eta interesdunei informazioa eman beharko diete, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan eskatzen diren baldintzen arabera.