Zerbitzu-parteak ohol ofizialetan argitaratzea

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN19-013
  • Dokumentu kodea: D20-003
  • Sinadura data:  2020/01/21

Laburpena

Polizia-zerbitzu batek prest dauden langileen izenak bere iragarki-oholean argitaratzeak datuak babesteko araudia betetzen du, lana behar bezala egitearekin lotuta dagoelako eta, zalantzarik gabe, zerbitzua antolatzeko interesekoa delako. Hala ere, egongo ez diren langileen izenekin batera absentziaren arrazoiak argitaratzea zuzenbidearen arabera ez litzateke egokia izango, bereziki babestutako datuak edo arau-hauste penal edo administratiboen datuak ukitu ahal direlako.