Datuak lagatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN18-002
- Dokumentu kodea: D18-002
- Sinadura data: 2018/03/08
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Administrazio kontsulta-egileak, enplegatzaile publikoa denez, galdetu dio Agentziari jakin nahi duela ea zilegi den Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari ematea zenbait langile publikoren helbideen datuak, buelta etorri direlako langile horiei bidalitako kartak. Karta horietan haien lan-bizitzari buruzko datuak zeuden. Era berean, Diruzaintzak uste du ?komenigarria dela? edukitzea langile horien telefono mugikorraren zenbakiak, ?langileak zuzenean Internet bidez jasotzeko bere lan-bizitza eta kotizazio-oinarriak?.
DBLOren 21. artikuluak baimena ematen du administrazio publikoen artean datu pertsonalak komunikatzeko interesdunen adostasunik gabe. Baina, kasu honetan ez du balio, administrazioen arteko datu komunikazioa ez delako egingo eskumen berberak edo gai berari buruzko eskumenak gauzatzeko.
Horregatik, esparruko legedira jo behar da jakiteko ea eskatu duten datu komunikazioa legezkoa den: Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina (GSLOTB) eta Gizarte Segurantzan Enpresak Inskribatzeari, eta Langileen Afiliazioari, Altei, Bajei eta Datu-aldaketei buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege-dekretua.
Eta araudia ikusita, administrazio publiko kontsulta-egileak nahitaez jakinarazi behar du helbidea, dakienean aldatu egin dela langile publikoa alta eman zuenean edo geroago adierazi zuen helbidea.
Langile publikoen telefono mugikorraren zenbakiaren datua eskatu dutela eta, interesdunen adostasuna beharko duela administrazio kontsulta-egileak, datu pertsonal hori komunikatu ahal izateko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari.
Edozelan ere, administrazio kontsulta-egileak, administrazio publikoen arteko lankidetza printzipioarekin bat, esan egin ahal die ukitutako langile publikoei Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak haiekin harremanetan jarri nahi duela lan-bizitzari buruzko informazioa helarazteko.