Osasun Sailak, ikerketa proiektu batzuetarako, hainbat datu lagatzea.
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN16-023
- Dokumentu kodea: D16-035
- Sinadura data: 2016/07/19
Testu legala
Laburpena
Osasun datuak (bereziki babestutako datuak) ikerketa epidemiologikoko azterlanak egiteko laga ahal izateko, kontsulta egin digun administrazioak Datuak Babesteko Lege Organikoak eta Lege Organikoak aipatzen duen esparruko araudiak xedatzen dutena bete behar du. Beraz, horrek esan nahi du nahitaez babestu beharko direla pazienteen identifikazio datuak, pazienteen anonimatua ziurtatuta egoteko. Datuak babestea ez da nahitaezkoa izango, pazienteak berariazko adostasuna adierazi badu datuak lagatzeko, eta, ondorioz, datuak ez badira bereizi behar (41/2002 Legearen 16.3 artikulua). Horrek esan nahi du datuak lagatzeko, datu pertsonalak anonimizatu egin beharko direla, pazienteak berariazko adostasuna adierazi ezean. Datu pertsonalak anonimizatuz gero, datu horiek jadanik ezin izango direla datu pertsonaltzat jo; hau da, ez dute datu pertsonalek behar duten babesik jasoko. Neurriak hartu beharko dira anonimizazio prozesuan ahalik eta arrisku txikiena egon dadin, nahiz eta jakin zero arriskurik ez dagoela. Gainera, helburua lortzeko behar beharrezko datuak baino ezin izango dira laga (datuen kalitatearen printzipioa).