Hezkuntza administrazioko hezkuntza-premia berezien aplikazio informatiko batean jasotako ikasle baten datuak ezereztea.
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN16-021
- Dokumentu kodea: D16-034
- Sinadura data: 2016/05/30
Testu legala
Laburpena
Itunpeko ikastetxe bateko ikasle baten legezko ordezkariak hezkuntza administrazioari eskatu dio hezkuntza-premia bereziak dituen ikasleei buruzko aplikazio informatiko bateko ikaslearen datuak ezabatzeko. Hezkuntza administrazioak erabaki behar du datu pertsonalak zenbat denbora gorde behar diren, bai eta ezereztu nahi dituzten datuak ere; eta gordetzeko arrazoia da ikasleen hezkuntzarako eskubidea bermatzea, hezkuntza araudiak agintzen dituen baldintzekin. Edozelan ere, bete egin beharko da DBLOren 4.5 artikuluko kalitatearen printzipioa; horrek esan nahi du datu pertsonalak ezabatu egin beharko direla nahitaez, datuok jasotzeko edo erregistratzeko zegoen helbururako beharrezkoak izateari uzten diotenean.