Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga-zorraren zenbatekoari buruzko datu lagatzea
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN16-017
- Dokumentu kodea: D16-026
- Sinadura data: 2016/05/05
Testu legala
Laburpena
Partikula batek Gizarte Segurantzak bahitutako ibilgailu baten enkante publikoan hartu nahi du parte, eta eskatu dio udalari trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga likidatzean sortutako zorrari buruzko informazioa. Zerga hori ordaintzea nahitaezkoa da, ibilgailuen titulartasuna aldatuz gero, zirkulazio baimena berritzeko. Horretarako, zerga-zorra jasota egon beharko da Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren Ibilgailuen Administrazio Erregistroan. Enkante publikoaren iragarkian agertu beharko dira bahitutako ibilgailuaren eskualdaketa administratiboan eragina izan dezaketen egoera juridikoak (Gizarte Segurantzaren Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorraren 117.2 artikulua), adibidez, zenbateko zorra duen Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan; izan ere, zerga ez bada ordaindu, ezin izango delako ibilgailua eskualdatu, eta, beraz, ezin izango delako ibilgailua erosi nahi duenaren aldeko zirkulazio baimen berririk egin. Era berean, ibilgailu bat erosi nahi dutenek bi erregistrotara jo dezakete ibilgailuaren aurrekariak jakiteko: Ibilgailuen Administrazio Erregistroa eta Ondasun Higigarrien Erregistroa. Bi bide horiek erabilita interesdunak ez badu lortzen jakitea ibilgailuak zein zor duen zerga ez ordaintzeagatik, horrek esan nahi du interesdunari ukatu egiten zaiola jakitea zein izango den, ibilgailua erosiz gero, ordaindu beharko duen zenbatekoa osoa; izan ere, saltzaileak ez badu zorra ordaintzen, erosleak ordaindu beharko du, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak zirkulazio baimena berritu eta bere izenean ematea nahi badu. Beraz, informazio gehiagorik ez dugunez, Agentziak uste du aipatu dugun azken egoeran behintzat zilegi dela udalak ibilgailua erosteko asmoa agertzen duen hirugarren bati esatea zenbatekoa den eskualdaketa egiten den urtearen aurreko zergaldiko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren zorra, ordaindu gabe badago (Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 99. artikulua). Baina, udalak ez du beste daturik emango: nor den ibilgailuaren titularra edo beste datu pertsonalik. Eta hori hala egin beharko da DBLOren 4. artikuluan xedatutako kalitatearen printzipioak hala eskatzen duelako.