Administrazio publikoen arteko datu-lagatzeak

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN10-016
  • Dokumentu kodea: D10-022
  • Sinadura data:  2010/08/09

Laburpena

Zilegi da gizarte zerbitzuen arloan eskumenak dituzten euskal administrazio publikoek bata besteari lagatzea arrisku egoeran edo babesik gabe dauden adin txikikoen datuak, hala xedatzen duelako DBLOren 21. artikuluak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearekin bat. Datu lagatze horien berri eman beharko zaie adin txikikoei edo haien ordezkariei hurrengo hiru hilabeteetan. Zilegi da hezkuntza eta osasun administrazioek udalei lagatzea halako adin txikikoen datuak, hala xedatzen dutelako 3/2005 Legearen 21. eta 25. artikuluek; hain zuzen ere, Legearen oinarrizko printzipio nagusiak direlako haurren eta nerabeen interes gorena eta haien eskubideen babesa beste edozein interes legezkoren gainetik. Beraz, ez da beharrezkoa administrazioen arteko datu trukatzearen beri ematea adin txikikoari edo bere legezko ordezkariari, DBLOren 5.5 artikuluko salbuespena ezar daitekeelako.