Datu akademikoak lagatzea ikasleen gurasoei eta legezko ordezkariei

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN10-006
  • Dokumentu kodea: D10-009
  • Sinadura data:  2010/03/25

Laburpena

"Adin txikikoen kasuan, gurasoek edo tutoreek institutuari seme-alaben kalifikazio akademikoak eskatzeko eskubidea izango dute. Adinez nagusiak badira, seme-alaben adostasuna beharko da. Adin txikiko seme-alaben ordezkaritza guraso-agintea duten gurasoen dute legez. Seme-alabak adinez nagusiak badira, borondatezko ordezkaritzaren arauak bete beharko dira. Irizpen honetan aipatu ditugu zein diren arauak. Institutuak neurriak hartu beharko ditu ?teknikoak, antolaketakoak edo bietakoak? irakasleek ikasleen datu pertsonalak atzitzen dituztenean, atzipenek kalitatearen printzipioa bete dezaten, eta irakasleek haien eginkizunetarako behar dituzten datuak baino atzitu ez ditzaten. "