Ingurumen-baimen bakarra eskatzea, prozedura sinplifikatua erabiliz

Deskribapena


Lehendik dauden instalazioek ingurumen-baimen bakarra lor dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egindako egokitzapen-prozedura sinplifikatuaren bidez, prozedura arrunta izapidetu beharrik gabe, baldin eta jardueraren edo instalazioaren titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat bidaltzen badu ziurtatzen duena bere garaian jarduera gaitzeko emandako ingurumen-tituluak eman zireneko baldintzak gaur egun ere modu analogoan mantentzen direla.


Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu aurretik komeni da ingurumen-organoari galdetzea araudi sektorialen betebeharren ondorioz instalazioaren baldintzak berrikusteko programazioari buruz.

Instalazioetan aldaketak egin badira baina aldaketa horiek gaikuntza-tituluetan jaso ez badira deskripzio-memoria bat aurkeztu behar da gaikuntza-tituluekin alderatuz egindako aldaketekin.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena bidaltzea
  • Komunikazioa aurkeztea
  • Gaikuntza-tituluei dagokienez egindako aldaketak deskribatzen dituen memoria bidaltzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

1203206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Beste tramite batzuk