Hondakin arriskutsuen ekoizpena murrizteko plana

Deskribapena


Hondakinei eta ekonomia zirkularrerako lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legearen arabera, hondakin arriskutsuen hasierako ekoizleek minimizazio-plan bat izan beharko dute, sortutako hondakin arriskutsuen kopurua eta horien arriskugarritasuna murrizteko hartuko dituzten praktikak barne. Plana agintari eskudunen eskura egongo da, eta ekoizleek lau urtean behin eman beharko diote emaitzen berri zentro ekoizlea dagoen autonomia-erkidegoari.

Betebehar horretatik salbuetsita daude urtean 10 tona baino gutxiago sortzen dituzten hondakin arriskutsuen hasierako ekoizleak, instalazio- eta mantentze-enpresak, eta hasierako ekoizleak, baldin eta EcoManagement and Audit Scheme («EMAS») ziurtagiria edo beste sistema baliokideren bat badute, hondakin mota horiek minimizatzeko neurriak barne, eta dagokion informazioa jasota badago baliozkotutako ingurumen-adierazpenean.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Minimizazio-azterketa aurkeztea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

1081201

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk