Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena jakinaraztea kargu publikoa betetzen hastean.

Deskribapena


Kargu publikoan jarduten hasten direnean, beren ondare-ondasun eta eskubide guztien deklarazioa/jakinarazpena egitera behartuta daude kargu
publikoetako
bat betetzen dutenak, eta betiere honako hauek adierazi behar dituzte:

  1. Dauzkaten ondasunak eta ondare-eskubide eta -betebeharrak.
  2. Balore edo finantza-aktibo negoziagarriak.
  3. Sozietate-partaidetzak.
  4. Sozietateen izena eta xedea, edozein dela ere sozietatearen mota, haietan interesak badituzte honako hauek: kargu publikoduna nahiz ezkontidea, zeinahi ere den ezkontzaren ondasun-eraentza, edo izatezko bikotekidea, eta menpeko seme-alabak edo tutoretzapeko pertsonak.
  5. Partaidetzako sozietateen izena eta xedea, baldin eta aurreko d) idatz-zatiaren arabera adierazpena egin beharra daukaten sozietateen partaidetzakoak badira.

Epeak:

  • Zerbitzu-harremanaren hasieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpen formalizatzeko.

Izendapen edo kontratu berriak:

  • Gogoan izan izendapen edo kontratu berri bakoitzak ondare-ondasunen eta -eskubideen beste adierazpen/jakinarazpen bat egin beharra dakarrela.

Datuen izaera:

  • Ondare Ondasunen eta Eskubideen Erregistroan inskribaturiko ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpenetako datuak beti izango dira isilpekoak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).

  • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Eskakizunak:

Betekizunak

  • Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena.

  • Errentaren eta ondarearen gaineko zergari buruzko zerga-informazioa

  • Sozietate-partaidetzak.

  • Sozietate partaidetzetako ondare mugari lotzea.

  • Eskumenik ez izatea merkatu antolatu bateko balore eta beste finantza-aktibo negoziagarri batzuk jaulkitzen dituzten merkataritza-sozietateak arautzeko, ikuskatzeko edo kontrolatzeko, zenbatekoa 100.000 eurotik gorakoa bada.

Adierazpena egin


Zerbitzu-harremanaren hasieratik hilabeteko epea daukazu ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpena egiteko.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk