Jardueren adierazpena zerbitzua ematen hastean

Deskribapena


Kargu publikoren bat betetzen dutenak behartuta daude jardueren adierazpena egitera, honako hauek aipatuta:

  • Kargu publikodun gisa bere zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan izan dituen jarduerak.
  • Interes-gatazkari buruzko adierazpena. Hau da, adieraztea ezen, kargudunaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaideak, edo kargudunarekin interes partekatuak dauzkaten pertsonak enpresa, sozietate edo entitateetako zuzendaritza- edo gobernu-organoetako kide direla edo izan direla kargudun publiko gisa zerbitzua ematen hasi aurreko bi urteetan.
  • Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean jarduera publikoak eta/edo pribatuak dituen edo ez dituen adieraztea.

 Epeak:

  • Kargu publikodunek hilabetea daukate, zerbitzu-harremana hasten denetik, jardueren adierazpena formalizatzeko.

 Datuen izaera:

  • Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa).

  • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Eskakizunak:

Adierazpena egin


Hasierako jardueren adierazpena kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasten den egunaren ondorengo hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

Beste tramite batzuk