[GEI-IE] Emisioei buruzko txostena

Deskribapena


Instalazioek euren isurien kontrol eta jarraipena egin behar dute Baimenean ezartzen den metodologiaren arabera. Instalazioek isuri horiei buruzko txostena prestatu beharko dute eta lan hori egiteko akreditatuta dagoen egiaztatzaile batek egiaztatu beharko du txostena. 1/2005 Legearen arabera, instalazioen titularrek aurreko urteko isuriei buruzko txosten egiaztatua aurkeztuko diote organo eskumendunari, otsailaren 28a baino lehen.

Behin txostena jasota eta kalkuluen zuzenketak eginda, organo eskumendunak Europako Emisio Eskubideen Erregistroan inskribatuko du instalazio bakoitzari dagokion aurreko urteko isurien kopurua.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Beharrezko dokumentuak aurkeztea

Erakundeak


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.