Jarraipen planean egindako edozein aldaketa jakinaraztea
- Egoera:
Deskribapena
Instalazioaren titularrak honako kasu hauetan aldatu beharko du Jarraipen Plana:
- Jarraipen Planean agertzen ez diren jarduerak, erregaiak edo lehengaiak erabiltzearen ondorioz isuri berriak sortzen direnean.
- Erabilgarri dauden datuak aldatu direnean neurgailu berriak instalatu direlako, azterketa edo laginketa metodo berriak aplikatzen direlako edota beste edozein arrazoirengatik, isuriak zehaztasun handiagoz zehazten dituztelako.
- Aurreko jarraipen metodoa aplikatzean lortutako datuak okerrak direnean.
- Jarraipen Planean eginiko aldaketek jakinarazitako datuen zehaztasuna hobetzen dutenean, teknikoki bideraezina bada edo zentzugabeko kostuak sortzen dituenean salbu.
- Jarraipen Plana jarraipen eta jakinarazpeneko legeriarekin bat ez datorrenean eta, ondorioz, organo eskumendunak plana aldatzeko eskatzen dionean instalazioaren titularrari.
- Egiaztapen txostenean Jarraipen Plana hobetzeko gomendioak ezartzen direnean.
Jarraipen Planaren edozein aldaketa organo eskumendunak onetsi beharko du. Hauek dira Jarraipen Planaren funtsezko aldaketak:
- Instalazioaren kategoria aldatzea.
- Emisio baxuko instalazio izendapenari eragiten dioten aldaketak gertatzea.
- Emisio iturriak aldatzea.
- Isuriak zehazteko erabiltzen den metodologia aldatzea, kalkulu metodologia neurketa metodologiarekin ordezkatuta edo alderantziz.
- Erabilitako maila aldatzea.
- Isuriak dituzten iturri berriak sartzea.
- Isuriak dituzten iturrietan aldaketak gertatzea, iturri horien sailkapena (nagusia, bigarren mailakoa edo minimis) aldatzea eraginez.
- Kalkulu faktore baten balio lehenetsia aldatzea, balioa Jarraipen Planean eta Baimenean ezartzen denean.
- Laginketa, azterketa edota kalibrazio prozedura berriak sartzea, isurien datuen zehaztasunari zuzenean eragiten dioten kasuetan.
- Isuriak kuantifikatzeko metodologia aplikatu edo egokitzea, biltegiratze kokalekuan ihesak ematen direnean.
Jarraipen Planeko a, b, c, d, e, f eta h aldaketak ematen diren kasuetan, berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu beharko da. Beraz, kasu horietan, Jarraipen Plana aldatzeko eskaera berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatzeko eskaerarekin batera bidali beharko da.
Izen soziala aldatzeak ere berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena aldatu behar izatea eragiten du.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
- Komunikazioa aurkeztea
Erakundeak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Komunikazioa aurkeztea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 hilabete.