[GEI-A] Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimena

Deskribapena


Instalazio batean 1/2005 Legeko (13/2010 Legeak aldatua) lehenengo eranskinean zehazten diren jardueretako bat edo gehiago ematen bada eta gas horietakoren bat isurtzen bada, instalazioak berotegi efektuko gasak isurtzeko baimena eduki beharko du titularraren alde, goian aipaturiko legeko 4. xedapen gehigarriak zehazten duenaren ondorioz baztertzen diren instalazioek salbu.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Eskatutako dokumentazioa aurkeztea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak