Muga-balio jakin batzuen dispentsa eskatzea

Deskribapena


Instalazio baten titularrak organo eskudunaren aurrean egiazta badezake teknika erabilgarri onenak erabiltzen ari dela (TEO), muga-balio hauek betetzetik salbuetsi ahal izango da:

  • Emisio-barreiatuen balioak, organo eskudunari frogatu ahal bazaio balio horiek ez direla egingarriak instalaziorako, ez teknikoki, ez ekonomikoki, eta, betiere, giza osasunerako edo ingurumenerako arrisku esanguratsurik espero ezin bada.
  • 117/2003 Errege Dekretuaren II. eranskinean zehazten diren balioak, modu konfinatuan egin ezin diren jardueretarako, betiere eranskin horretan berariaz aipatzen bada aukera hori. Kasu horretan, emisioak murrizteko sistema bat ezarri beharko da, III. eranskinean adierazitakoaren arabera, salbu eta organo eskudunaren aurrean frogatu ahal bada aukera hori ez dela egingarria, ez teknikoki, ez ekonomikoki.

Erakundeak


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk