Erregistroan aldaketak jakinaraztea
- Egoera:
Deskribapena
Prozedura honetan jakinarazi beharreko aldaketak, 117/2003 Errege Dekretuaren 2. artikuluko aldaketez gain, honako hauek dira:
- 117/2003 ED eremuko beste jarduera bat egiten hasteko.
- Disolbatzaileen kontsumoa II. eranskineko goiko kontsumo atalera igotzeko.
Bestelako aldaketak urteko disolbatzaileen kudeaketa adierazpenan jakinaraziko dira eta EZ prozedura honetan:
- Jarduera batzuk egiten dituen inskribatutako instalazio batek jarduera horietatik bat egiten uzten duenean.
- Emisioak konfinatzeko eta iragazteko sistemen eta ekipoen beste aldaketa batzuk. Kasu horietan urteko disolbatzaileen adierazpenarekin erantsiko dira jarritako ekipoen ezaugarriak eta horien eraginkortasunari buruzko agiriak.
Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
- Aldaketei buruzko datuak aurkeztea
Erakundeak
Administrazioari komunikazio-egintza
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Aldaketei buruzko datuak aurkeztea
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Komunikazioa bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Komunikazioa sinatu.
- Komunikazioa eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.