[EIAS] Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

Deskribapena


Ingurumen‑inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua ingurumen‑organoaren aurrean izapidetzen den prozedura da, proiektu jakin batzuek ingurumenean izan ditzaketen ondorioak aztertzeko, proiektua baimentzera daraman administrazio‑prozeduraren barruan.

Prozeduraren helburua da proiektuak ingurumenean eragin esanguratsuak izan ditzakeen ala ez baloratzea, eta horren arabera ingurumen‑inpaktuaren txostena egitea.

Ebaluazioa hasten da ingurumen‑organoak eskaera eta proiektuaren ingurumen‑dokumentazioa jasotzen dituenean, betiere prozedura substantiboaren testuinguruan. Dokumentazio horri esker, ingurumen‑organoak proiektuaren deskribapena, izan ditzakeen ingurumen‑ondorioak eta horiek saihesteko edo murrizteko aurreikusitako neurriak aztertu ahal ditu.

Izapidetzean zehar, ingurumen‑organoak aurkeztutako dokumentazioa aztertzen du eta kontsultak egiten dizkie ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, ebaluazioa egiteko beharrezkoak diren irizpide guztiak biltzeko.

Prozeduraren amaieran, ingurumen‑organoak ingurumen‑inpaktuaren txostena egiten du, eta bertan zehazten da:

  • Proiektua ingurumen‑inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende jarri behar den ala ez, edo
  • Proiektuak ez duela ingurumenean eragin esanguratsurik, eta, hala badagokio, baimenean kontuan hartu beharreko ingurumen‑baldintzak ezartzen dira.

Ingurumen‑inpaktuaren txostena proiektuaren baimen‑prozeduran txertatzen da, eta organo eskudunak nahitaez kontuan hartu behar du erabakia hartzeko.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Ingurumen‑organoaren aurrean eskatzailea proiektua baimentzeko eskumena duen administrazio‑organoa da (organo substantiboa).

Sustatzaileak ez du zuzenean jarduten ingurumen‑organoaren aurrean prozedura honetan.

Betekizunak

  • Beharreko dokumentuak aurkeztea

Erakundeak


Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk