Laneko Arriskuen Prebentzioa Prebentzioko Ordezkarientzako Oinarrizko Ikastaroa (2017)

Deskribapena

Lan-arriskuen prebentzioari buruzko legeak, V. kapituluan, langileen kontsulta- eta partaidetza-eskubideak arautzen ditu, laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruan. Bertan PREBENTZIORAKO ORDEZKARIAK sortzen dira, ?lan-arriskuen prebentzio-arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkari? gisa (35. artikulua), eta, horretaz aparte, horien eskumenak eta ahalmenak zehazten dira (36. artikulua).

Kontuan hartuta Prebentziorako Ordezkariek betetzen dituzten funtzioak eta langileek prebentzioaren alorrean parte hartzeko bitarteko nagusia direla, talde hori prestatzeak duen garrantziaz jabetuko gara. Izan ere, ezinezkoa izango da legea benetan aplikatzea prebentziorako ordezkariek prestakuntza egokirik ez badute.

Bestalde, EAEko Osasun Arloan eta Lan Arriskuen Aurreneurrien Arloko Lanbidearteko Akordioaren arabera (1997ko abenduaren 19ko Ebazpena, 1998ko urtarrilaren 27ko EHAA) OSALANen esku uzten da Prebentziorako Ordezkarien Trebakuntza Planaren kudeaketa. Agindu horri erantzunez, eta prebentziorako ordezkariei beren enpresetan laneko arriskuen alorreko egoerak aztertzea eta konpontzea ahalbidetuko dien prestakuntza emateko helburuarekin, Laneko Arriskuen Prebentzioa Prebentzioko Ordezkarientzako Oinarrizko Ikastaroa eskuliburua egin zuen OSALANek.

Horixe erabili izan dugu, eta orain hura berritu eta eguneratzen dugu. Eskuliburuak hiru modulu ditu: oinarrizko kontzeptuak, arrisku orokorrak eta prebentziokudeaketa; moduluok, aldi berean, hainbat unitate eta kapitulutan banatuta daude: besteak beste, lege-erreferentziak, lortu nahi diren helburuak, edukia deskribatzen duen testu bat, kasu praktikoak (albisteak edo epaiak kasu), egiaztapeneko kontrol-zerrenda eta autoebaluazio-galdetegiak.

2017an berrikusia eta eguneratua.

Laneko Arriskuen Prebentzioa Prebentzioko Ordezkarientzako Oinarrizko Ikastaroa (pdf, 11,40 MB) 

Prebentzio Delegatua eta arriskuen prebentziorari buruzko beste gai interesgarri batzuk (pdf, 1,56 MB)