Contrat@ri buruzko ohiko galderak
Web-zerbitzu bat da, zeinak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari kontratazioak telematikoki jakinaraztea errazten baitu. Norberaren izenean jarduten duten enpresaburuei nahiz hirugarrenen ordezkari gisa jarduten duten enpresei eta profesional elkargokideei aukera ematen die kasuan kasuko lan-kontratazioaren edukia jakinarazteko.
Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak "Enpresak" atalean eskuratu ditzakezu, "Contrat@ | Kontratuen jakinarazpena" zatian. Handik, SEPEren aplikaziora sar zaitezke, eta aplikazio horren bidez baimena presentzialki edo telematikoki eskuratzeko eskaera egin dezakezu.
Modalitate presentziala aukeratzen baduzu, eskaera eta dokumentazioa Lanbideren enplegu-bulego batean aurkeztu beharko dituzu, eta hark izapidetuko du baimena. Hitzordua eskatu behar duzu bulego batera joan ahal izateko edo 945 160 601 telefono-zenbakira deitu.
Contrat@-ra sartzeko gakoa galdu edo ahaztuz gero, edo enpresako ordezkaria aldatuz gero, gako hori berreskuratu beharko du Contrat@ aplikazioaren bidez eskaera eginez. Horretarako, hautatu menuko «Solicitud de autorización» aukera eta, ondoren, «Recuperación de clave personal-presencial» aukera. Ataza amaitu aurretik, «ver documento» botoian sakatu egin behar duzu, eta pantailan agertzen den dokumentua inprimatu. Horretarako, dagokion ikonoa sakatu behar duzu, ezin izango baita geroago inprimatu. «Solicitud de recuperación de clave» hau inprimatu ezean, berriro egin beharko duzu deskribatutako prozesu guztia.
Inprimatutako dokumentu honek segurtasuneko aztarna elektronikoa du, eta gakoa berreskuratzeko eskaeraren data/ordua/aztarna jasotzen du. Inprimatutako dokumentuarekin Lanbideko Enplegu Bulegora joan behar da, eta bulegoak eskaera hori baimenduko du.
Bai, enpresaburuak nahitaez jakinarazi behar dio Lanbideri zein den egin dituen lan-kontratuen edukia edo horien luzapena, idatziz formalizatu beharra izan zein ez. Kontratua egin osteko hamar egunetan eman beharko dio horren berri, Contrat@ erabiliz eta arauz ezartzen den moduan.
Ezinbestean Contrat@ "Lan-kontratazioaren Internet bidezko komunikazioa" aplikazioaren bidez, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren –Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukia eta haien oinarrizko kopiak bitarteko elektronikoen bidez helarazteko prozedura egokitzen duenaren– 2. artikuluari jarraiki.
Enpresa batek hamar egun balioduneko epea izango du, kontratua formalizatzen denetik aurrera, egiten dituen lan-kontratuen edo horien luzapenen edukia Enplegu Zerbitzu Publikoei jakinarazteko.
Akatsa zuzentzeko eska diezaiokezu Lanbideri On-Line Aholkularitzaren bidez.
On Line Aholkularitzaren bidez kontratua hasi eta 10 egun balioduneko epean eska dezakezu kontratu-jakinarazpen bat aldatzeko.
Contrat@ aplikazioaren bidez, "Baimenaren kudeaketa" ataleko "Enpresaren datuak aldatu" aukeran klikatuta, enpresaren datu guztiak alda ditzakezu, enpresaren IFK/IFZ/AIZ izan ezik. Datu berriak aldaketa egin ondoko jakinarazpenetan agertuko dira, baina aldaketa egin aurrekoetan EZ.

Bai, baliogabetu ditzakezu, jakinarazi ondorengo 3 egun baliodunen barruan. Eginbide hori, baita kontsulta ere, Contrat@ aplikazioaren erabiltzaile nagusiak bakarrik egin ditzake, hark eman baitu baimena.
Contrat@ aplikazioaren bidez jakinaraz daiteke, gainerako jakinarazpenak egiten diren modu berean. Lehenik eta behin, enpresa subrogatzaileak ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin beharko du, eta gero, subrogatutako enpresaren kontratu bakoitzaren SUBROGAZIOA egingo du. Subrogazioa egiteko, enpresak menu hauetan sartu beharko du: "Baimenaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren kudeaketa"/"Enpresa-subrogazioaren deklarazioa". Han, enpresa subrogatzailearen (berria) IFK/IFZ/AIZ eta enpresa subrogatuaren (zaharra) IFK/IFZ/AIZ idatzi beharko ditu.
ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOA egin ondoren, kontratu bakoitzaren subrogazioa jakinarazi behar duzu, "Kontratazioaren jakinarazpena" eta "Subrogazioa" aukeretan klikatuta. Han, datu hauek idatzi beharko dituzu: kontratuaren identifikatzailea, enpresa subrogatzailearen IFK/IFZ/AIZ, enpresa subrogatuaren IFK/IFZ/AIZ, langilearen IFZ/AIZ eta aurreko enpresarekin formalizatutako kontratuaren hasiera-data.
Bigarren edo ondorengo subrogazioen kasuan, aurkeztu zure kontsulta gure On-Line Aholkularitzaren bidez, kontrata aplikazioak kontratu bidezko subrogazio bakarra komunikatzeko aukera baino ez baitu ematen.
Baimen berri bat eskuratu behar duzu, eta Contrat@ aplikazioa erabiltzeko gakoak eskatu behar dituzu; izan ere, forma juridikoa aldatzean, IFK berria ematen da.
Jarraian, ENPRESA-SUBROGAZIOAREN DEKLARAZIOAren izapidea egin behar duzu (ikusi aurreko galderaren erantzuna), eta enpresa berrian jardungo duten langileen kontratuen subrogazioa jakinarazi.
AIZrik ez duten pertsonen lan-kontratuak On-Line Aholkularitzaren bidez jakinaraz ditzakezu. Horretarako, jakinarazi behar duzun kontratuaren xede den pertsonaren pasaportearen lehen orriaren kopia erantsi behar duzu, baita haren helbidea eta telefono-zenbakia ere, eta U motako identifikatzailea izapidetzeko eskatu.
Dokumentazioa bidalitakoan, identifikatzaile hori sortuko da, eta hura erabiliz, kontratazioa jakinarazi ahal izango duzu Contrat@ aplikazioaren bidez.
Langileari AIZ ematen diotenean, Lanbideri jakinarazi beharko dio On-Line Aholkularitzaren bidez, behin-behineko identifikatzailea AIZrekin ordeztu dezan.
Ez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egin behar du familia-etxeko zerbitzu emateko kontratuen jakinarazpena, langileari dagokion araubidean alta eman ondoren.
Ikas-ekinezko heziketa-kontratuetan, ez da aldez aurreko baimenik eskatu behar kontratuaren prestakuntza-jarduera hasten denean.
Esteka honetan dagoen kontratu-eredua erabiliko da: SEPE-Kontratu-eredua.
Eranskin gisa jaso beharko dituzte kontratatutako pertsonaren prestakuntza garatuko duen prestakuntza-zentro edo -erakundearen eta enpresaren artean sinatutako Lankidetza-Akordioa edo -Hitzarmena, eta Banakako Prestakuntza Plana, non zehaztuko baitira prestakuntzaren edukia, egutegia eta jarduerak eta helburuak betetzeko tutoretza-baldintzak, Langileen Estatutuaren 11.4 artikuluko c letran eta Langileen Estatutuaren 11. artikuluan aurreikusitako prestakuntza-kontratuaren araubidea garatzen duen azaroaren 26ko 1065/2025 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitakoak.
Esteka honetan dagoen kontratu-eredua erabiliko da: https://www.sepe.es/HomeSepe/empresas/Contratos-de-trabajo/modelos-contrato.html.
Eranskin gisa Banakako Prestakuntza Plana jaso beharko du, Langileen Estatutuaren 11.3.f) artikuluan eta Langileen Estatutuaren 11. artikuluan aurreikusitako prestakuntza-kontratuaren araubidea garatzen duen azaroaren 26ko 1065/2025 Errege Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.
