Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidearen kudeaketaren deszentralizazioaren proiektua.

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Euskal administrazioen Ordainketa-pasabidea kudeatzeko (http://www.euskadi.net/nireordainketa) sistema deszentralizatu bat ezarri eta garatzea. Sistema horrek honako egiteko hauek izan beharko ditu:

  1. Sistemaren konfigurazio eta parametrizazioaren kudeaketa banakatua: Jarraian adierazitako langaien administrazio eskuordetua erraztu behar duen aplikazioa. Langaiak honako hauek dira: Administrazio taldeak, administrazioak, administrazio bakoitzeko ordainketa motak (atzizki/tributuak), finantza-erakundeak.
  2. Sistemaren estatistikak ateratzea: Modu delegatu batean erabilpen-estatistikak ateratzeko garaian Administrazioentzat eta finantza-erakundeentzat lagungarria den aplikazioa.
  3. Ordainketen jarraipena: Azken erabiltzailearen aplikazioa da, ordainketa zehatz baten jarraipena eta harekin edozein eragiketa egitea ahalbidetzen dituena.
  4. Kitapenak sortzea: Azken erabiltzailearen aplikazioa da, barra-kodea duten kitapenak sisteman erregistratu den edozein ordainketa mota gainean sortzea ahalbidetzen duena.
  5. Erabiltzaileen eta segurtasunaren kudeaketa: Erabiltzaileak kudeatzeko aplikazioa. Haren bidez eragile bakoitzak (Administrazio Orokorra, administrazioak eta finantza erakundeak) bakarrik bere eskumeneko eremuetan parametrizatu ahal dute baita informazioa atera ere.

Atxikitzen zaion plana

Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa - PEAGE

Eremua

  • Ordainketa-pasabideari atxikitako administrazioak
  • Ordainketa-pasabideari atxikitako finantza-erakundeak

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2010/01/01 - 2011/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sistemaren konfigurazio eta parametrizazioaren kudeaketa banakatuaren modulua Amaituta
Sistemaren estatistikak ateratzeko modulua Amaituta
Ordainketei jarraipena egiteko modulua Amaituta
Kitapenak sortzeko modulua Amaituta
Erabiltzaileen eta segurtasunaren kudeaketa-modulua Amaituta

Azken aldaketako data: