Euskal administrazioetako Ordainketa-pasabidearen proiektua: Izapidetzea eta ordainketa mugikortasunean.

Proiektua bukatuta

Helburuak

Euskal administrazioen Ordainketa-pasabidearen erabilera gailu mugikorretan erabiltzeko aukera ematea: PDAk, telefono mugikorrak, ordenagailu ultraeramangarriak (UMC-Ultra Mobile Computers), etab. Horretarako, proiektuak ondorengo lanei heltzen die:

 

  • Mugikorraren bidez ordaintzeko plataformak: Merkatal-plataformak aztertzea, kreditu/zordunketa-txartelaren ordez telefono mugikorra erabiliz ordaintzeko.
  • Gailu mugikorrak hautatu eta hornitzea: Ondoren adierazten diren gailu eta plataforma bi motetako bakoitzetik gailu mugikorren baten eta beharrezkoak diren periferikoak hautatu eta hornituko dira.
             - Telefono mugikorra (PDA motakoa edo antzekoa): Google Android Plataforma, Microsoft Windows CE / Mobile Plataforma
              - UMC/UMPC (Ultra Mobile Computer): Windows XP / CE / Mobile Plataforma, Linux Plataforma

  • Gailua konfiguratzeko aplikazioa: Gailu mugikorrak konfiguratzeko aplikazio bat garatzea, HTTPS enkriptaketarako ziurtagiriak instalatzeko eta sisteman modu bakar batean gailua identifikatzeko segurtasuneko tokena instalatzeko bidea emango duena. 
  • Kitapenak atzitzeko eta mugikorraren bidezko ordainketarako aplikazioa: Hautatutako gailu bakoitzarentzat aplikazio bat programatuko da eta horri esker kitapen bat/batzuk atzituko dira eta horiek ordaindu, Ordainketa-pasabidearen mugikorraren bidezko ordainketarako funtzionalitatea erabiliz.
  • Mugikorraren bidezko ordainketa duen izapidearen aplikazioa: Hautatutako gailu bakoitzarentzat izapidetze arruntaren aplikazio bat programatuko da, bere fluxuaren barnean ordaintzeko urrats bat edukiko duena.

 

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzaren akordioa - PEAGE

Eremua

Ordainketa-pasabideari atxikitako administrazioak

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Telefono mugikorraren bidezko ordainketak egiteko merkatal-plataformak aztertzea (gaztelaniaz) 2009/01/11 2010/01/25 Amaituta
Gailu mugikorrak hautatu eta hornitzea (gastelainaz 2009/01/11 2010/01/25 Amaituta
Gailua konfiguratzeko modulua 2009/01/11 2010/01/25 Amaituta
Kitapenak atzitzeko eta mugikorraren bidezko ordainketarako modulua 2009/01/11 2010/01/25 Amaituta
Mugikorraren bidezko ordainketa duen izapidearen modulua 2009/01/11 2010/01/25 Amaituta
Azken aldaketako data: 2010/01/25