Konekta Zaitez ekimena

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Euskadi Informazioaren Gizartean Planean sartutako programen multzoa da. Programa horien xedea da Internetekin loturiko teknologia berriak, informazio eta komunikazio alorrekoak, hain zuzen, eremu desberdinetan erabil daitezen sustatzea, betiere herritar guztiei benetako Ezagutzaren Gizartearen baitako bihurtzeko aukera emateko helburuz. 

Konekta Zaitez 

"Euskadi Informazioaren Gizartean" Planak ondorengo proiektuak ditu, besteak beste, Euskal Herriko "Internet-kultura" garatzea funtsezko lehentasuna dutenak: 

Herritarrentzako programak:

  • Konekta Zaitez, Herritarrei zuzendutako KONEKTA ZAITEZ programaren lehen fasea 2002.eko uztailaren 31an amaitu da.  
  • KZgunea, herritarrentzat prestakuntza eta ikaskuntza garatzeko zentroak sortzea, Euskal Gizartea, oro har, teknologia berrien erabileran "alfabetizatzeko".
  • IT-Txartela, Motibazio elementu bat (egiaztagiria) da hiritarrak Informazioaren Teknologietan (IT) presta daitezen. Egiaztatuko diren prestakuntza edukiak ondorengoak dira: Sistema Eragilea, Internet, Posta Elektronikoa, Testu Prozesatzailea, Kalkulu Orria eta abar. 

Enpresentzako programak:

  • KZMikroenpresak, Programaren bidez laguntzeko neurri batzuk ezartzen dira, mikroenpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea sustatzeko.  
  • KZMikroenpresak Prestakuntza. Helburua: Mikroenpresak eta autonomoak Intrenet-aren erabilera praktikoan prestatu, KZ Gunea zentroen sarearen bidez, euren enpresak kudea ditzaten.  
  • KZgunea, Programaren honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) trakzio elkarte eta empresa eta euren hornitzaileetan sar daitezen.  
  • HOBEKI DIGITALA, programak enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak (TIC) ezartzeko planak egin daitezen bultzatu eta enpresak hau tatu eta lehenetsi dituen haiek ezartzeko proiektu zehatzak lagundu nahi ditu.  
  • KZ WiFi, “INTERNETERAKO SARBIDEA ETA MUGIKORTASUNA WI-FI-REKIN” PROGRAMA, zeinen bidez WIFI teknologia duten haririk gabeko sareak leku publikoetan instalatzen laguntzeko neurriak ezartzen baitira Interneterako sarbidea errazteko.  
  • ENPRESA DIGITALA, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak euskal enpresen negozio prozesuetan sartu eta aplikatzea da programaren helburua, euren lehiakortasuna hobetzeko eta teknologia berrietan oinarritutako negozio eta jarduerak sortzea sustatzea. Horiek produkzio-egituraren dibertsifikatzera lagunduko dute.

 

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Eusko Jaurlaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2001/01/01 -

Azken aldaketako data: