Software Askea/Libre Euskadin (SALE) proiektua.

Proiektua aribidean

Helburuak

Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzaren Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzak martxan ipini du Software Librearekin lotuta dagoen proiektu bat, SALE (Software Askea/Libre Euskadin) izena duena. Proiektuaren helbururik nagusiena da Software Librearen erabilera garatzea edota bultzatzea euskal Administrazio Publikoan.

Horretarako, antolatutako Bulego Teknikoak laguntza emango dio zuzenean Informatika eta Telekomunikazietako Zuzendaritzari. Halaber, Sailek eta Erakunde Autonomiadunek eskuragarri izango dute laguntza hori oinarri teknikoak zein lehiaketak prestatzeko.

Aurreikusitako betebehar guztiak gauzatzeko, proiektuaren arduradunek lan guztiak hiru esparrutan banatu dituzte:

  1. Behaketa eta Zaintza arloa
  2. Azpiegiturak eta Proiektuen arloa
  3. Marketing eta Komunikazio arloa

Proiektuaren webgunea: http://sale.euskadi.net

 

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza
  • Ogasuna eta Ekonomia
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

- Eusko Jaurlaritza. Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza

Azken aldaketako data: 2010/01/12