Arrazionalizazioa eta finkapena: azpiegitura teknologiko, komunikazio eta prozesu korporatiboei buruzko azterketa eta ekintza-plana

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, EJIE-Eusko Jaurlaritza Informatika Elkartea, S.A.
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Eusko Jaurlaritzaren teknologia- eta komunikazio-azpiegituren egoera zehazteko aukera emango duen azterketa bat egitea, eta horiek finkatu eta arrazionalizatzeko ekintza-plan bat ezartzea
  • Eusko Jaurlaritzaren IT prozesu korporatiboen egoera zehazteko aukera emango duen azterketa bat egitea, eta horiek finkatu eta arrazionalizatzeko ekintza-plan bat ezartzea
  • Urtean 25 milioi euro aurreztea IT kostuetan
  • Gobernuaren gaur egungo komunikazio-sareak homogeneizatu eta optimizatzeko kudeaketa-bulego zentralizatua sortzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura teknologikoen alorrean, baliabideak finkatzeko eta arrazionalizatzeko aukera emango duen azterketa eta ekintza-plana abian jartzea. Proiektuaren oinarrian, hasieran, hainbat azterketa egingo dira, gaur egungo egoeraren berri izateko. Horri esker, horiek finkatu eta arrazionalizatzeko aukera emango duen ekintza-plana bideratzeko proiekzioak egin ahal izango dira.

Komunikazioen alorrean, informatika- eta telekomunikazio-sare eta -azpiegituren egoera aztertuko da, eta prozesu korporatiboen alorrean, berriz, gaur egun dauden eginkizun eta operazio-prozesuak aztertuko dira.

Azterketa egin ondoren, Eusko Jaurlaritza zein egoeratan dagoen jakiteko informazio zehatz eta zuzena izango dugu, alde batetik, komunikazio eta azpiegituren alorreko erabilera eta baliabideei dagokienez, eta beste aldetik, sistemen ustiapenari dagokionez. Hortik aurrera, azpiegitura teknologikoak finkatu eta arrazionalizatzeko prozesua egiteko eta Eusko Jaurlaritza osorako operazio-eredu erkide eta orokorra egiteko ekintza-plan bat diseinatuko da.

Proiektuak honako azpi-proiektu hauek ditu:

  1. Arrazionalizazioa eta finkapena: azpiegitura teknologikoen inguruko azterketa eta ekintza-plana
  2. Komunikazioak eta azpiegiturak finkatu: azterketa eta ekintza-plana
  3. Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazio-zerbitzuak kudeatzeko bulegoa.

Parte-hartzaileak eta eragileak

EAEko Administrazio Publikoa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: