Kzguneak telezentroen euskal sare-publikoaren bilakaera

Proiektua aribidean

Helburuak

Logotipo de los telecentros KZ

  • Trebakuntza ahalbidetzea, pertsonen eta Administrazioaren arteko on-line harremana errazteari begira, Administrazio elektronikoaren garapenaren mesedetan (herritarrei zuzendutako Gobernuaren aplikazio berrien alorreko prestakuntza)
  • Konputazio-sare herritarrekin (KSH) bategiteko ekipamendu informatikoa berrerabiltzea eta, horretarako, zientzia, teknologia eta ikerketa alorren arteko lankidetza sustatzea
  • Gaur egun banatuta dauden zerbitzuak zentralizatzea, gobernu-sare guztien arteko sinergiak aprobetxatzeko

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

2002-2005eko Euskadi Informazio Gizartean Planaren (EIGP) harira sortu zen KZgune telezentroen euskal sare publikoa EJIE Sozietate Informatikoari atxikita dago, kudeaketari dagokionez. Gaur egun, telezentro-sarearen erabilera eta zerbitzuak (eta beraz, infoegituraren euskarri diren komunikazio-sare eta azpiegiturak) bilakaera-fase berri batean sartu dira. Hain zuzen, Informazioaren Gizartearen hobekuntza izango da horren emaitza.

Alfabetatze digitalerako proiektu horrek, hasieratik bertatik, EUDELen laguntza jaso du, Euskadiko udalerri guztietan IKTen alorrean trebakuntza eta erabilera sustatzeko zentro publikoen doako sare bat abian jartzeko asmoz.

Horregatik, herritarrengandik “hurbil” dauden zentro gisa, KZek duten garrantziaz jabetuta, honako hau bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak:

Zentro horien azpiegitura erabili, Administrazio Elektronikoa garatzeko.

  • Zientzia-, teknologia- eta ikerketa-alorrean lankidetza sustatu
  • Gaur egun banatuta dauden zerbitzuak zentralizatu, gobernu-sare guztien arteko sinergiak aprobetxatzeko
  • Bultzada hori lortzeko, telezentro-sarearen erabilera eta zerbitzuak (eta, beraz, euskarri dituen komunikazio-sare eta -azpiegiturak) garatzeko premia antzeman da.

Bultzada hori lortzeko, telezentro-sarearen erabilera eta zerbitzuak (eta, beraz, euskarri dituen komunikazio-sare eta -azpiegiturak) garatzeko premia antzeman da.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza
  • Ogasuna eta Ekonomia
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Justizia eta Herri Administrazio Saila

Azken aldaketako data: 2011/01/16