Gobernuaren informazio eta sistemen segurtasuna optimizatu eta hobetu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • Eusko Jaurlaritzako aplikazioen kalitatea eta segurtasuna indartu eta optimizatzea
  • Erabiltzaileen kontzientziazioa lortzea , informazioaren euskarri mugikorren inguruan
  • Eusko Jaurlaritzako barneko erabiltzaileen erabilerraztasuna hobetzea
  • Segurtasun Eskema Nazionala betetzea
  • Segurtasun-intzidentziak % 10 murriztea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Eusko Jaurlaritzaren segurtasun informatikoaren egoera hobetzea da proiektu honen helburua, jasotzen duen informazioari, azpiegitura teknologikoari eta erabiltzaileei dagokienez.

Horretarako, informazioaren euskarri mugikorrak babestera, kanpo zein barrurako azpiegituren sarbidearen kontrolatzera, aplikazioen segurtasuna babestera eta abarrera bideratutako ekimenak jarriko dira abian, beti ere erreferente eta bete beharreko helburu estrategikoa izanik PLATEAren segurtasun-gidaliburua eta Segurtasun Eskema Nazionala.

Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:

  1. Datu-baseen segurtasuna
  2. Mugikortasun-soluzioak
  3. Bidegabeko sartzeak antzeman eta prebenitzeko sistemen migrazioa
  4. Segurtasun-kudeaketa
  5. Segurtasun-arauetara egokitzeko plana
  6. Identitateen kudeaketa-sistema eguneratu

Parte-hartzaileak eta eragileak

Administrazio Korporatiboa

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/03 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: