Gaur egungo Langileen Kudeaketa Bateratua (LKB) teknologia aurreratuagora migratzeko proiektua

Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Makina-mailako bilakaera teknologikoa burutzea (SUN Solaris-etik HP-ra)
  • Datu-eredurako Oracle bertsioa eguneratzea
  • LKB/Nomina sistema mantentzea, EIZU ezarri bitartean
  • EIZUren irismenetik kanpo gelditzen diren aplikazioak ostatatzea
  • EIZU ezarri ondoren ere, historia 5 urtez mantentzea linean

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Proiektu honen eginkizuna da teknologia-migrazioko prozesua burutzea, horri esker, EIZU garatzen den bitartean LKB/Nomina datu-ereduari jarraipena emateko, bai eta EIZU ezarri ondoren ere, 5 urtez, historiaren tratamenduari dagokionez (nominen atzeraeraginaren kalkulua).

Gainera, EIZUren irismenetik kanpo gelditzen diren aplikazioak ostatatzea ere bada beraren helburuetako bat (adibidez, kanpokoen kudeaketa).

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Funtzio Publikoaren Zuzendaritza
  • Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza
  • Baliabide Orokorren Zuzendaritza
  • Lan Harremanen Zuzendaritza
  • EJIE: sistemak, ustiapena eta laguntza teknikoa
Azken aldaketako data: 2011/01/17