Eusko Jaurlaritzako ekonomia- eta finantza-sistemen bilakaera

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ogasuna eta Ekonomia
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuaren Informazio-sistemak modernizatu eta merkatuko estandarrak erantsi, sistemek malgutasun eta arintasun handiagoa izan dezaten, geroz eta sakonagoak eta ugariagoak diren legezko aldaketei eta sistema horien kudeatzaile funtzionalen etorkizuneko eskakizunei erantzuna ematean.
  • Funtzionamendu-eredu berri bat ezartzea, ekonomia eta finantza-jardueraren plangintza, egikaritza eta jarraipena egiteko, baliabide ekonomikoen eta gastuaren kontrolaren esleipen- eta kudeaketa-prozesuak hobetzeko asmoz.
  • Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuaren Informazio-sistemak modernizatu eta merkatuko estandarrak erantsi, sistemek malgutasun eta arintasun handiagoa izan dezaten, geroz eta sakonagoak eta ugariagoak diren legezko aldaketei eta sistema horien kudeatzaile funtzionalen etorkizuneko eskakizunei erantzuna ematean.

 

 

 

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)

Eremua

Honako hauek egin:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako Ekononomia-Finantza eta Aurrekontuen Kudeaketan sistema berri bat ezarri, Autonomia Erkidegoen esparruan bere gaitasuna erakutsi duen ERP batean oinarrituta, eta produktua berariaz Espainiako Sektore Publikoan kokatuta egonik. Soluzio integratu horrek arlo horretako gaur egungo aplikazioak ordezteko eta funtzionalitate berriak eransteko aukera emango du.
  • Aurrekontua egin eta argitaratu.
  • Urte batzuetarako aurreikuspenak, argitalpenen modulua, Legebiltzarreko zuzenketen kudeaketa eta Eusko Jaurlaritzako Giza Baliabideen sisteman integratutako I. Atalaren modulua.
  • Aurrekontuen Kontabilitatea.
  • Aurrekontuari lotuta ez dauden eragiketak.
  • Finantza-kontabilitatea.
  • Kontabilitate analitikoa.
  • Proiektuen plangintza, programazioa eta kudeaketa.
  • Diruzaintzaren kudeaketa.
  • Ibilgetua.
  • Kontabilitate-espedientea.
  • Sozietate Publikoen informazioaren baterakuntza eta Aginte Taula integrala.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Administrazio Orokorra / Eusko Jaurlaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2014/01/31

Azken aldaketako data: