Zeharkako antolakuntza??egitura bat zehaztu eta ezarri, Administrazio Elektronikoari eutsi eta antolakuntzaren hobekuntza eta berrikuntza sustatzeko
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Funtzio Publikoaren Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua hasi gabe
Helburuak
• Figurak eta mailak, mendekotasun hierarkikoak eta funtzionalak, eta koordinaziomekanismoak zehaztea.
• Eginkizunaren eta funtzioen garapena, postuaren, prozesu operatiboen eta kudeaketaprozesuaren
arabera.
• Eredu berriaren dimentsionamendua: zenbat pertsona Sail bakoitzeko, eta baliabideak esleitzea.
• Plangintza eta pixkanakako ezarpena.
• 5 zeharkako prozesu aztertu eta diseinatzea, gutxienez.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Eusko Jaurlaritzaren antolakuntza egitura??mailan egokitu: arloak premien arabera dimentsionatu,
zeharkako funtzioen premiei arreta eginez. Honako hauek, besteak beste:
• Sailetako gaikako web??ak: horiek sortzen diren unetik, beharrezkoa da lanpostuak laneginkizun berrietara egokitzea, bai argitaratu edo nabarmendu nahi diren edukien inguruko erabakiei dagokienez, berrikuntzei eta lehentasunei dagokienez, egoitza elektronikotzat ezartzen denaren kontrolari dagokionez, aurkezpena mantentzeari dagokionez eta postakutxen, blogen, foruen, eta abarren erantzun eta bitartekaritzari dagokionez. Hau da, Interneteko presentzian antolakuntzaren eraginkortasuna hobetu.
• Izapidetze telematikoari eusteko behar diren kokapenak, eta Planaren ondorio izango diren
zerbitzu eta prozesu berriak abian jarri.
• Eusko Jaurlaritzako berrikuntza??prozesuak, lan??taldeak eta tresnak zehaztu, sustatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren kokapenak.
• Antolakuntzari, kalitateari, politika publikoen ebaluazioari eta BPPko gainerako lan??ildoak bermatzeko behar izango diren gainerako zeharkako eginkizunak.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritzako Sail guztiak
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: