Administrazioen arteko laguntza proiektua, Politika Publikoaren Ebaluazioa esparruan

Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Ebaluazio alorrean, administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzarako dauden organoetan parte-hartze aktiboa izatea
  • EAEko gainerako Administrazio Publikoekin lankidetza-mekanismoak sortzea, politika publikoen ebaluazioaren alorrean

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Proiektuak beste Administrazio Publiko batzuekin lankidetzan jarduteko mekanismoak zehaztuko ditu. Horren bidez, esperientziak, datuak, metodologiak, joerak eta abar partekatuko dira eta, hartara, ebaluazio-lana funtzio publikoan bideratu, eta EVALUA Sarearen irismena beste lurralde-esparru batzuetara hedatuko da. Esparru horren barruan daude Euskadiko Administrazio Publikoak nahiz beste Administrazio Autonomikoak eta Estatuko Administrazio Orokorra.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak

Azken aldaketako data: 2011/01/19