Plangintza estrategikoari eta, plangintza ekonomikoaren eta aurrekontuen plangintzari lotu Ebaluazioa

Proiektua aribidean

Helburuak

  • 2011/12/31rako, tresna korporatiboa abian jartzea
  • 2011/12/31rako, hautaketa-sistema eta ebaluazio-irizpideak finkatzea
  • 2012/31/12rako, esleitutako aurrekontuaren eta Gobernuaren helburu estrategikoen eta ebaluazioaren arteko harreman-sistema finkatzea
  • 2013/12/31rako, proiektuaren gainerako elementuak finkatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

“Estrategia-2013ren” printzipioak abian jartzea dakarten plan estrategikoen ebaluazioa egiteko, eta jarduera esanguratsuak eta legegintzako egutegia ezartzeko behar diren elementu guztiak finkatuko ditu proiektuak. Horrela, politika publikoak programatu, planifikatu eta ezartzen direnean, ebaluazioa bertan txertatuko da, ohiko praktika gisa. Honako hauek hartuko ditu, besteak beste:

  • Kudeaketa korporatiboko tresna bat ezarri, alde batetik, Gobernu Plana osatzen duten politiken aldian aldiko jarraipena eta haien emaitzak eta aurrerakuntzak bistaratu eta zabaltzeko aukera emango duena, eta, beste aldetik, horiek guztiak ezartzeko eta etengabe elikatzeko behar diren kudeaketa-ekintzak zehaztuko dituena
  • Ebaluatu beharreko politika, ekintza eta programak aukeratzeko eta ebaluaziorako hautaketa-irizpideak zehazteko sistema bat ezarri (barnekoa nahiz kanpokoa, edo prozesuaren aurretik/zehar/ondoren, edo emaitzak diseinatzeko/txertatzeko edo ondorioak ikusteko premien arabera)
  • Esleitutako aurrekontuaren eta Gobernuaren helburu estrategikoen eta ebaluazioaren arteko erlazio-sistema

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak
  • Berariaz, honako tresna hauek dituzten sailak: INGUMA (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila)
Azken aldaketako data: 2011/01/16