Ebaluazioetarako laguntza korporatiboa

Proiektua aribidean

Helburuak

  • Aurrekontuan ebaluazioak batera finantzatzeko diru-sailak sartzea
  • Sailentzako aholkularitza-lanak egingo dituzten barneko zein kanpoko pertsonak aurkitzea, eta tutoretzarako mekanismoak ezartzea
  • Ebaluazioen kalitatea neurtu eta bultzatzeko mekanismoak finkatzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Estrategikotzat edo Eusko Jaurlaritzarentzat edo beraren Erakunde Autonomoentzat garrantzi berezikotzat jotzen diren ebaluazioen kasuan, batera finantzatzeko eta tutoretza egiteko mekanismoak finkatuko ditu proiektuak. Hala, ebaluazioen eskaerak sustatuko dira, hautaketa-irizpideak eta parte hartuko duten baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak zehaztuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren eta beraren Erakunde Autonomoen barruan, ebaluazioen kalitatea areagotzeko eta ebaluazio-jarduera egokienak zehazteko ekintzak eta neurriak hartuko ditu. Adibidez, barneko ekitaldi eta lehiaketan antolatuz.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Koordinazio Zuzendaritza; Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Aurrekontu Zuzendaritza
  • Ekonomia eta Plangintzako Zuzendaritza
Azken aldaketako data: 2011/01/12