Trebakuntza Politika Publikoaren Ebaluazioan

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  • 2011/12/31rako, politika publikoen ebaluazio alorreko trebakuntza-estrategia izatea (trebakuntza-ekintzen kronograma, baliabidea, kolektibo hartzaileak…)
  • Urtero, gutxienez, oinarrizko trebakuntza-ekintza bat ahalbidetzea
  • Urtero, gutxienez, bi trebakuntza-ekintza aurreratu ahalbidetzea; bata zeharkakoa eta bestea sektoriala

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Proiektuaren asmoa da politika publikoen ebaluazioaren alorrean, urte askotako trebakuntza-estrategia egonkor eta orotarikoa finkatu eta burutzea. Estrategia hori aurretiaz konplexutasunaren, antolakuntza-mailaren eta politika sektorialekiko espezifikotasunaren arabera zehaztutako moduluz osatuta egongo da: Oinarrizko prestakuntza-modulua, eduki orokorrez osatua; Prestakuntza-modulu aurreratua, zeharkako edukiz eta politika sektorialetako berariazko edukiz osatua.

Aurretiaz Sailetan diagnostikatutako premiei "egokitutako" prestakuntza-ikuspegia barnean hartuko da. Kontuan hartuko da prestakuntza-ekintzetara beste erakunde batzuk joateko aukera eta komenigarritasuna.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Sail guztietako Zerbitzu Zuzendaritzak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2013/01/31

Azken aldaketako data: