Lankidetza herritarren arretan eta dokumentuen erregistroan

Proiektua hasi gabe

Helburuak

  • Erregistroko leihatila bakarraren esparrua zabaltzea, eta beste 28 Administraziori ere baimentzea dokumentuen erregistroa
  • Erregistroko informazioa trukatzeko sistema bat abian jartzea
  • Herritarrei beste 5 Administraziotako izapideei buruzko informazioa eskaintzeko zerbitzua abian jartzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

Ekimen horren asmoa da herritarrentzako arreta integraturantz aurrera egitea, oinarrizko informazioa eskaintzea eta herritarrek dokumentuak erregistratzeko aukera izatea, izapidea egiten duten Administrazioa ez den beste batean.

Horretarako, honako hau planteatu du ekimen honek:

  • Erregistroko leihatila baten inguruan gaur egun dauden hitzarmenak zabaldu, eta beste administrazio batzuetarako diren dokumentuak erregistratzeko aukera izan.
  • Erregistroko sarrerak bide elektronikoz trukatzeko sistema bat abian jarri (Sicres 3 elkarreragingarritasun-estandarra erabiliz). Esparru horretan, Estatuko Administrazio Orokorreko SIR Ekimenari (Erregistroak Elkarkonektatzeko Sistema) atxikitzeko aukera aztertu behar da.
  • Administrazioen informazioa trukatu, herritarren arretan oinarrizko informazio-maila eskaintzeko. Ekimen hau prozedura administratiboen katalogoari lotuta egon daiteke (7.2 proiektuaren fitxa: beste administrazio batzuek erabiltzeko soluzioak eta administrazio elektronikoko zerbitzuak prestatu).

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritzan:

  • HAZ (arduraduna)
  • BAEZ
Azken aldaketako data: 2011/01/19