Gobernuaren jardueraren inguruko gardentasuna hobetu

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Gardentasun??tasaren % 90 betetzea

• Gobernuaren jardueraren berri ematea, herritarrek jasotzen dituzten ondasun eta zerbitzuekin identifikatzeko modukoak diren helburu eta onuren lorpenei dagokienez

• Gaur egun herritarrek duen ezaguera handitzea, oinarritutako konparatiboa egin eta haren onurak bikoizteko aukera emango duten beste erabilera batzuk ahalbidetzeko

• Aurretik aipaturiko helburuak lortzeko bultzada ematea, informazioa hartzaileari egokitzeko ahalegina eginez, hizkerari, aurkezpenari, kokapenari eta eguneratzeari dagokionez, ahaleginean nahiz edukiaren eskuragarritasunean

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013).

Eremua

Proiektuaren asmoa da herritarrekiko gardentasuna areagotzea, eta informazio gehiago eta hobea ematea herritarren gehiengoarentzat interesgarriak diren arloetan. Hasiera batean, honako Alberdi hauen gardentasuna hobetu nahi da: legezko ekimenak, plangintza estrategiko eta jarduera esanguratsuak, aurrekontuak eta horien egikaritzea, administrazio??kontratazioa, legebiltzarreko galdera eta erantzunak, eta Arartekoari egindako kexuak.

Pixkanaka??pixkanaka, gardentasunean hobekuntza hori lortzeko, informazioaren argitalpenean, trataeran eta sistemetan zentratu beharrean, horretaz gain, informazioa eguneratzea ahalbidetuko duen prozedura bat diseinatu eta ezarri behar da, eta erabilerraztasun??, ulertze?? eta gogobetetasunmailaren jarraipena eta balioztapena egin behar dira.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Gardentasuna handitu nahi den esparruen ardura duten Eusko Jaurlaritzako gainerako Sailak.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2012/01/31

Azken aldaketako data: