Komunikazio?? eta kontzientziazio??kanpaina (barruan eta kanpoan)

Proiektua aribidean

Helburuak

  • Batez beste, 10etik 6ko puntuazioa lortzea Zuzenean zerbitzuaren erabiltzaileen artean
  • Herritarren gogobetetasuna hobetzea
  • Herritarren Arretaren eta Sailen arteko plangintza koordinatua areagotzea, herritarrei zuzendutako komunikazioen edo kanpainen inguruan

Atxikitzen zaion plana

Eremua

Herritarren Arretaren helburuetako bat da beste bide batzuetatik eskura daitezkeen zerbitzu gehiago izatea. Beraz, BPParen testuinguruan, eta zehatzago Herritarren Arretaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako langileei nahiz herritarrei zuzendutako komunikazio??plan bat egin behar da, bertaratzearen bidea ez ezik gainerako bideak ere erabiltzea bultzatzeari begira.

Bestalde, Herritarren Arreta egiteko, sailen eta Zuzenean??en arteko harreman??eredu berria ezartzeko prozesuan, beharrezkoa da ezarpen horri lagunduko dion barne??komunikazioko kanpaina bat bultzatzea.

Azpimarratu egin behar dugu barne??kanpaina horretan, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa herritarrei hurbiltzeko prozesuan, Herritarren Arretarako zerbitzuak funtsezko eginkizuna duela. Beraz, zerbitzu horiek funtsezko zeregina dute herritarrek parte hartzen duten prozesuak definitu eta aldatzeko unean.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Denak

Azken aldaketako data: 2011/01/19