Sailen eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzaren arteko gaur egungo ereduaren bilakaera

Proiektua aribidean

Helburuak

  • Batez beste, 10etik 6ko puntuazioa lortzea Zuzenean zerbitzuaren erabiltzaileen artean
  • Herritarren Arretaren eta Sailen arteko plangintza koordinatua areagotzea, herritarrei zuzendutako komunikazioen edo kanpainen inguruan
  • Herritarren arretari erantzuteko (ezagueraren kudeatzailea) euskarriko informazioa optimizatzea
  • Herritarren arreta egiten den arloetako informazio??sistemetarako eskuragarritasunmaila areagotzea
  • Herritarrekiko komunikazioan, hizkera erraztea
  • Zuzenean zerbitzuan, bertaratzeko bidea gutxiago erabiltzea
  • Webeko edukien kudeatzailean informazioa bilatzeko denbora murriztea
  • Komunikazioen edukia argitzeko kontsultak murriztea

Atxikitzen zaion plana

Eremua

Sailen eta Herritarren Arretaren arteko harreman??eredua birdefinitu nahi du proiektuak, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Honako hauek dira proiektuaren azpi??proiektuak:


5.1.1. Sailen eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzaren arteko gaur egungo harreman??eredua birdiseinatu eta sustatu.
5.1.2. Informazio optimizatu, web edukien kudeatzaile batean.
5.1.3. Administrazioak herritarrekin harremana izateko erabiltzen duen hizkera erraztu.
5.1.4. Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren kontrola eta jarraipena.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Denak

Azken aldaketako data: 2011/01/19