Zerbitzuak digitalizatzeko plana.

Proiektua aribidean

Helburuak

  • Zerbitzuen % 100 herritarrekin interakzio elektroniko osoan (hau da, herritarrek eta enpresek informazio-trukaketa guztiak bide elektronikoetatik egin ahal izatea)

 • Zerbitzuen % 60 izapide elektroniko osoan (hau da, kudeaketan lagundu eta espedienteei buruzko informazio guztia integratzeko aukera ematen duten aplikazio informatikoen bidez egitea Administrazioan egiten diren izapideak)

 • Abian jarri 5 zerbitzu proaktibo (erabiltzailek eskatu gabe ere eskaintzen zaizkion zerbitzuak, zerbitzu elektronikoetan aurretik kargatutako datuen eskubideen ondorio direlako)

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013)

Eremua

  Proiektu horren funtsa da Internet bidez, prozedurak eta zerbitzuak herritarren (herritarrak oro har, enpresak eta beste administrazio batzuk) eskura jartzea. Barruko eta zeharkako izapide eta zerbitzuak ere barne hartzen ditu, gainera.

 Administrazioaren Zerbitzuen Katalogotik abiatuta, prozedurak eta zerbitzuak lehenesteko honako hauek hartuko dira kontuan:

• Prozedura eta zerbitzuak izapidetze-familien arabera sailkatu

• Helburu diren hartzaileen segmentuak zehaztu

• Soluzio estandarrak, segmentuaren eta familiaren arabera

Honako hauek dira proiektu horri ekinez lortuko diren onura nagusiak zerbitzu elektronikoen eskaera handitzen laguntzea eta Zerbitzu Elektronikoen kudeaketan parte hartzen duten funtzionarioen produktibotasuna eta gogobetetasuna areagotzea

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

  EAEko Administrazio Orokorra eta beraren Erakunde Autonomoak

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Digitalizazioaren planifikazioa: dirulaguntzak eta bekak (hasierako bertsioa) 2011/01/10 2011/01/31 Amaituta
Digitalizazioaren jarraipena: dirulaguntzak eta bekak 2011/01/10 2011/01/02 Amaituta
Digitalizazioaren planifikazioa: erregistro administratiboak eta erroldak (hasierako bertsioa) 2011/01/10 2011/01/31 Amaituta
Digitalizazioaren jarraipena: erregistro administratiboak eta erroldak 2011/01/10 2011/01/02 Amaituta
Digitalizazioaren planifikazioa: baimenak eta administrazioari komunikazioak (hasierako bertsioa) 2011/01/10 2011/01/31 Amaituta
Digitalizazioaren jarraipena: baimenak eta administrazioari komunikazioak 2011/01/10 2011/01/02 Amaituta
Digitalizazioaren planifikazioa: beste prozedurak eta zerbitzuak (hasierako bertsioa) 2011/01/10 2011/01/31 Amaituta
Digitalizazioaren jarraipena: beste prozedurak eta zerbitzuak 2011/01/10 2011/01/02 Amaituta
Digitalizazioaren planifikazioa: barne prozedurak (hasierako bertsioa) 2011/01/10 2011/01/31 Amaituta
Digitalizazioaren jarraipena: barne prozedurak 2011/01/10 2011/01/02 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana - 2011ko Memoria (pdf, 1.5 Mb) 2011/01/02 2012/01/09 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana– 2012/2013 (pdf, 3.7 Mb) 2011/01/07 2012/01/09 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana–2012 ko lehenengo hiruhilekoaren berrikuspena (pdf, 3.1 Mb) 2012/01/09 2012/01/31 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana-2012 ko bigarren hiruhilekoaren berrikuspena (pdf, 3.5 Mb) 2012/01/31 2012/01/30 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana–2012 ko hirugarren hiruhilekoaren berrikuspena (pdf, 3.3 Mb) 2012/01/30 2012/01/30 Amaituta
Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana - 2012ko Memoria (pdf, 1.95 Mb) 2012/01/30 2012/01/31 Amaituta
Azken aldaketako data: 2014/01/04