21. Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana, 2011-2020.

Plan elaborazioan (1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta bere tramitazioa uzten da

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Klima-aldaketa gure gizartearen erronka handienetako bat da. Ingurumen Esparruko Programaren (2007-2010) analisian adierazitakoaren arabera, 2020an emisioak %60 handituko dira Euskadin (1990 erreferentziatzat hartuta), aurre egiteko neurririk ez bada hartzen. Halaber, Klima-aldaketaren aurkako EAEko planak (2011-2020) 2020 arteko emisioak murrizteko xedeak ezarri behar ditu, nazioarteko aldi baterako aukera berriari eta Klima-aldaketari buruzko Euskal Legean jasotakoari jarraiki.

Klima-aldaketari buruzko Euskal Legearen aurreproiektuak xedatzen du Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana (2020) onetsi behar dela sei hilabeteko epea agortu baino lehen (Legea indarrean sartutako egunetik kontatzen hasita). Informazio publikoaren aldian, zenbait sailek eta eragilek eskatu zuten planaren izapideak atzeratzea, Legea onetsi arte.

Eskaera horri arreta eman behar zaio; izan ere, Legeak kontzeptu berri bat sartzen du, eta, onetsiz gero, plana prestatzeko aurreikusitako ikuspegi guztia aldatzea ekarriko du: administrazio guztientzako karbono-aurrekontuak xedatzen ditu, eta berrikuntza horrek dakar berariazko helburuak jartzea klima-aldaketari lotutako arloetan eskumenak dituzten administrazio guztientzat. Bestalde, badago Klima-aldaketaren Euskal plana, 2012 arte iraungo duena, Ingurumen Esparruko Programan agertuko den berrikuspen batekin.

Aurrekariak

Klima-aldaketaren aurkako borroka hauteskunde-programako lehentasun bat da. Halaber, lehendariak inbestidura-saioan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Legebiltzarrean onartutako konpromisoa da.

Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana (2008-2012) indarrean dago, baina zaharkituta geratu da, egoera ekonomiko eta energetikoagatik. Bestalde, ez da nahikoa klima-aldaketari buruzko etorkizuneko Euskal Legearen xedeak garatzeko. Lege horrek 2020rako helburu bat ezarriko du, gai horri buruzko egungo gainerako arauak duten bezala, urte hori baita, hain zuzen, nazioarteko erreferentziazko urtea, Kyotoko protokoloan arautua dagoenaren ondorengo aldirako.

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Jaurlaritzako sail guztiei eragiten dien zeharkako kudeaketa-alorra da klima-aldaketa (energia, garraioa, berrikuntza, hezkuntza, larrialdietarako erantzuna, ura, azpiegiturak...).

Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana (2011-2020) prestatzeko sailen arteko batzorde teknikoa osatu behar duten sailen artean, sail horiek kudeatzen dituzten eta gaiarekin lotura berezia duten estrategiak aintzat hartuta, aipatzekoak dira sail sustatzailearen ardura diren esparruak eta programak, Ingurumen Sailarenak ez direnak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenarako Eskualde Programa, 2007-2013; EAEko Baso Plana; eta Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektoriala) eta honako hauek:

  • Herrizaingo Saila: Larrialdi Planak.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila: Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana; Euskadiko Energia Estrategia, 3E-2010; Lurralde Plan sektorialak (energia eolikoa, jardun ekonomikoetarako eta saltokietarako ekipazioetarako lurzorua sortzea).
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: Etxebizitza Plan Zuzentzailea; Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurralde Plan Sektoriala; Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea, 2002-2012; Euskotren XXI Plan Estrategikoa; Trenbide Sarearen, Portuen, Sare Intermodalaren eta Garraio Logistikaren Lurralde Plan Sektoriala.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila: Ikuspegi seguru eta iraunkorretik, Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruko Bide Hezkuntza Plana.
  • Osasun eta Kontsumo Saila: Osasun Plana eta Ingurumenaren aldetik iraunkorra izan daitekeen Kontsumo Estrategia.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana (2011-2020) prestatzeko, lan handia egin behar dute Klima-aldaketaren EAEko Bulegoa osatzen duten Eusko Jaurlaritzako sailek eta erakunde-, unibertsitate-, ekonomia-, eta gizarte-esparruko adituek, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren zuzendaritzapean.

Klima-aldaketaren aurkako EAEko planak (2011-2020) kontuan hartuko ditu gizarte- eta enpresa-eragileek Klima-aldaketari buruzko Enpresa eta Gizarte Foroen bidez egindako ekarpenak.

Eraginak

Araudian eragina

Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana (2011-2020) garatuko da, hain zuzen, klima-aldaketari buruzko etorkizuneko Euskal Legeak sortuko duen arau-esparru berrian. Lege hori jasota dago 2009ko azaroaren 17ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez onetsitako legegintza-egutegian (lege-proiektua 2011ko bigarren hiruhilekoan onestea aurreikusita dago).

Legebiltzarrak 2012ko lehen hiruhilekoan Klima-aldaketari buruzko Euskal Legea onestea aurreikusita dago. Lege-aurreproiektuak xedatzen du Klima-aldaketaren aurkako EAEko plana onetsi behar dela sei hilabeteko epea agortu baino lehen, Legea indarrean sartutako egunetik kontatzen hasita.

Planak ez du eraginik izango indarrean dagoen araudian.

Antolamenduan eragina

Sailen arteko batzorde teknikoa eratu beharko da. Batzorde horretan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaz gain, honako sail hauek ere parte hartuko dute: Herrizaingo Sailak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak. Ez da antolamenduko beste eraginik aurreikusi.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Sektore-plangintzan (energia, etxebizitza eta abar) aurreikusitako plangintza-neurriak sartuko dira planean. Horrenbestez, eragin ekonomikoa plangintza horren ondorioekin lotuta egongo da, eta dagokion memoria ekonomikoan jasoko da.

Beste jardueretan eragina

Gobernuko sail guztiei (energia, garraioak, berrikuntza, hezkuntza, larrialdietarako erantzuna, ura, azpiegitura...) eragiten dien zeharkako kudeaketa-alorra da klima-aldaketa.

Klima-aldaketaren aurkako Euskal Plana (2011-2020) prestatzeko sailen arteko batzorde teknikoa osatu behar duten sailen artean, sail horiek kudeatzen dituzten eta gaiarekin lotura berezia duten estrategiak aintzat hartuta, aipatzekoak dira sail sustatzailearen ardura diren esparruak eta programak, Ingurumen Sailarenak ez direnak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenarako Eskualde Programa, 2007-2013; EAEko Baso Plana; eta Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektoriala) eta honako hauek:

  • Herrizaingo Saila: Larrialdi Planak.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila: Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana; Euskadiko Energia Estrategia, 3E-2010; Lurralde Plan Sektorialak (energia eolikoa, jardun ekonomikoetarako eta saltokietarako ekipazioetarako lurzorua sortzea).
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: Etxebizitza Plan Zuzentzailea; Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurralde Plan Sektoriala; Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea, 2002-2012; Euskotren XXI Plan Estrategikoa; Trenbide Sarearen, Portuen, Sare Intermodalaren eta Garraio Logistikaren Lurralde Plan Sektorialak.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saila: Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruko Bide Hezkuntza Plana, mugikortasun seguru eta iraunkorraren ikuspegitik.
  • Osasun eta Kontsumo Saila: Osasun Plana eta Ingurumenaren aldetik iraunkorra izan daitekeen Kontsumo Estrategia.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila.
Erakunde harremanetan eragina

Foru-aldundiekiko harremanak foru-aldundiekin egindako batzorde teknikoaren bidez antolatuko dira (foru-aldundien baliabide estrategikoen artean daude Bizkaia 21 Programa; Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoaren prozesua; Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Osoko II. Plana, 2005-2016; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideen planak). Batzorde horren xedea da helburuak eta jardunbideak eztabaidatzea eta proposatzea, ikuspegi teknikotik, eta lurralde historikoetako politiketan ingurumen-konpromisoak integratzea.

Toki-erakundeei dagokienez, Udal Batzorde Teknikoa eratuko da helburuak eta jarduerak eztabaidatzeko eta proposatzeko foroan, ikuspegi teknikoa oinarri hartuta, baita udal-politiketan ingurumen-konpromisoak sartzea ere. Toki-erakundeek kudeatzen dituzten baliabide estrategikoen artean honako hauek aipatu behar dira: Tokiko Agendak 21 tokiko ekintza-planak, mugikortasun iraunkorreko planak, kudeaketa energetikorako planak, eta hirigintzako plangintza.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2020
ELABORAZIO FASEAK

Burutu gabeko faseak

FaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2011/04/012011/10/31Hasita
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/11/012011/11/15Hasi gabe
3. fasea. Plana prestatzea.2011/11/152012/04/30Hasi gabe
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2012/05/012012/05/30Hasi gabe
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2012/06/012012/10/01Hasi gabe
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Ebaluazio-aurreikuspenei dagokienez, aurrerapen bat egingo da, eta planaren testuan zehaztuko dira, onetsi ostean.

  • Klima-aldaketaren aurkako EAEko planaren urteko txostena. Klima-aldaketaren EAEko Bulegoak egin beharrekoa (adierazle hauek aintzat hartuko ditu:  aginte-koadroa, planaren aurrerabide kualitatiboa, eta eragile-foroen eta talde sustatzaileen ondorioak).
  • Gizarte-ekobarometroa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ardura. Barometro hori hiru urtez behin egiten da.
  • EAEko ingurumen-iraunkortasunari buruzko urteko txostena. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egiten du.
  • Klima-aldaketaren aurkako EAEko planaren ebaluaziori eta tarteko berrikuspenari buruzko txostena (bakarra). Klima-aldaketaren EAEko Bulegoa arduratuko da jarduera horretaz.
  • Klima-aldaketaren aurkako EAEko planaren balantzeari buruzko azken txostena (bakarra). Klima-aldaketaren EAEko Bulegoa izango da jarduera horretaz arduratuko den organoa.

Aurreikusitako partaidetza- eta hobekuntza-bideak honako hauek dira: eragileen foroak, erakundeen arteko koordinazio-foroak, Tokiko Agendak 21 foroak, www.ingurumena.net, eta sentsibilizazio-kanpainak.

Aurreikusitako eraginari dagokionez, CO2 emisioek gora egitea eragotziko da; horrez gain, azpiegituren plangintza-politiketan zaurgarritasunari eta kliman eragindako inpaktuari lotutako irizpideak txertatuko dira.

Azken aldaketa::2016/10/06